Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Manuel Delgado, antropologia irakaslea eta idazlea: "Festa soziala eta opariak trukatzea dira Eguberrien ezaugarria"

  Manuel Delgado idazlea da eta antropologia irakaslea Bartzelonako Unibertsitatean. Besteak beste, "De la muerte de un dios", "La ira sagrada" eta "Las palabras de otro hombre" liburuak idatzi ditu. "El animal público" izeneko bere azken liburuarekin, Anagrama Saria eskuratu zuen Saiakera sailean. Manuel Delgadok oso argi definitzen ditu bere liburuetan pertsonen arteko harremanei buruzko kontzeptuak.

Gabonetan izaten dugun portaerari buruz galdegin dion CONSUMER aldizkariak eta baita 2000. urtearen etorreraz ere. Hitz gutxitan esanda, Manuel Delgadoren ustez garai honetan ospatzen dena, soziabilitatea, ez da mendebaldeko kultura honetako kontua bakarrik, munduko kultura guztietan ospatzen baita bereziki urte-sasoi jakin bat, eta jendeak harremanetarako, dibertitzeko eta opariak trukatzeko aprobetxatzen du leku gehienetan. 2000. urtea (eta zenbaitentzat mende eta milurte berria) datorrela eta, pentsalari honi normala iruditzen zaio bereziki ospatzea, hainbeste zero bata bestearen atzetik ez baitira egutegian sarritan errepikatuko eta sinboliko samarra baita. Idazle honen ustez guztiok pozten gaitu milurtekoaren aldaketaren lekuko izateak eta ez du uste gertaera horren aurrean gizartean dagoen ikusmina Urte Zaharrerako cava gehiago edo bidaia garestiago eta exotikoak saltzeko merkadotekniako kanpaina hutsak eragin duenik.

Antropologo baten, gizakien bilakaeraren ikertzaile baten ikuspegitik, zeintzuk dira gaur egungo Eguberrien ezaugarriak?

Egun horietan jendeak zerbait ospatzen duela dirudi, baina egia esan, Eguberria trukearen zeinua da (opariak, mesedeak eta abar) gainera harremanetako pauta areagotzea eragiten duena. Ia edo erabat galduta zegoen adiskidetasun harremana berreskuratu egiten da aldi baterako eta, jakina, familiako loturak estutu egiten dira. Gabonen ezaugarririk behinena adiskide arteko eta familiako harremanak sendotzea da. Bestea opariak trukatzeko ohitura da, baina hori ez da gure gizarteko kontua bakarrik. Munduko kultura guztietan edo ia guztietan gertatzen da, urteko garai batean edo beste batean. Agian kasurik paradigmatikoena Vancouver-eko (Kanada) indiarrena izango da: haien festetan opariak trukatu eta festa giroan ondasunak desegiten dira; beste hitz batzutan esanda, xahutze handia egiten dute. Erritoak gurean duen misioa du han ere: elkarri opariak eginez pertsonen arteko harremana estutu eta ziklo berria hastea. Beraz, ez da egia Eguberria (eta egun horietan egiten dena) gure kulturan bakarrik ospatzen denik. Unibertsala dela esan dezakegu.

Baina Eguberrietan zer ospatzen du mendebaldeko gizarteak?

Ez dakit gizartea zerbait ospatzen ari dela jabetzen den; nire ustez soziabilitatea ospatzen da batez ere. Gero badago historia bat (kasu honetan Jesusen jaiotza) soziabilitate horretarako babes eta aitzakia ematen duena. Nire ustez Eguberrietan ospatzen den gauzarik nagusiena bizitza da, Alfa (hasiera) eta Omega (amaiera) zeinuen artean dagoena. Zehazkiago esanda, gizarte-bizitzaren kultua da. Horren ondoren, kultura bakoitzak zera erlijioso edo mistikoa eransten dio ospakizunari, baina horren aurretik esanahi soziala dago.

Eguberrietako errito eta sinboloak gero eta berdintsuagoak dira. Kezkagarria al da, hau da, beste inbasio kultural mota bat al da?

Bai, halaxe da. Hala ere, baditu alderdi positiboak ere, konpentsazioaren bidetik. Hara: Hollywood-etik datorkigun inbasio ospetsu eta ikaragarria mehatxu handia dugu eta gure etxeak Santa Claus eta Halloween-festaz betetzen ditu, baina aldi berean, gure ospakizunetan berriro hemengo tradizio eta ohiturak sartzera eramaten gaitu horrek. Adibidez, Katalunian "cagatió" izenekoa (bere eginbeharrak jaiotzan egiten dituen panpina) berreskuratu egin da eguberrietako ohitura gisa, etsai iparramerikarraren inbasioari erantzunez. Mundializazioak mendekurako erreakzioak eragiten ditu tradizioaren aldetik, indarrak orekatu arte. Estatuko beste leku batzuetan beste hainbeste gertatuko da. Beraz, baliteke Santa Clausen ohituraren aurrean Erregeak edo zuhaitzarekin jaiotza desagertzea, baina ez dugu ahaztu behar ohitura horiek ere kanpotik ekarriak direla, Estatu Batuetan Santa Clausekin gertatu zen bezala; nonbaitetik hartuko zuten ohitura hori ere. Gainera, gaur egun ospatzen dugun Eguberriko festak, ez du mende bat baino gehiago. Ez gaitu kezkatu behar, beraz, beste ohitura batzuk sartzeak; garrantzitsuena opariak dira; trukea eta gizarteko harremanak bultzatzea.

Gabonetan, hala ere, garrantzia duen gauza bakarra ez ote da kontsumitzea? Kontsumitzailea ez ote da publizitatearen presioaren biktima?

Topiko horri eusten eta hedatzen saiatzen dira mende bukaera honetako garbizale berriak. Eguberriak funtzio sozial bat du eta bere ezaugarririk funtsezkoena festa da. Eta hain zuzen ere, ondo pasatzen dugulako izaten du arrakasta. Gogoak ematen diolako kontsumitzen du jendeak, gogoko duelako. Inork ez ditu pertsonak neurri gabeko kontsumora bultzatzen. Gainera, Eguberrietan jenderik gehienak ez du beretzat erosten, opariak egiteko edo lagun edo familartekoekin mahaian konpartitzeko baizik. Gehiago kontsumi dezagun "burua jaten" digutela esatea pertsonok automatak eta inozoak garela uste izatea da, eta beraz, zer egin eta zer ez esan egin behar zaigula. Nire ustez, inguruan ditugun ideia puritano berriak dira horiek.

Milurteko berriaren sarrera 2000. urteko efektuaren eraginez bertan behera geratuko den marketing operazio erraldoia ote da?

2000 efektua kanpaina mediatikoa da, nire ustez, beste ezer baino gehiago eta teoria bat daukat: komunikabideetan gauza bati buruz hainbeste hitz egiten denean, azkenean arinkeriaz hartzen da eta tontakeria bihurtzen da. Nire ustez, 2000 efektua nolabaiteko amarrua da, komunikabideek informazio-hutsuneak betetzeko eta beren buruak saltzeko sortua. Gauza bera gertatzen da futbolean ere: partidaren aurretik Barça-Madrid neurketa "mende honetako partida" izango dela esaten digute behin eta berriz eta gero ez da aparteko ezer gertatzen eta emaitza ere ez da erabakigarria izaten. 2000 efektuarekin beste hainbeste gertatzen da. Jakina, komunikabideek hainbeste hitz egin digutenez, zenbait pertsonak beldurra adierazten du egun izugarri horren aurrean eta dirua eta janaria pilatzen hasiko dira, zer gerta ere. 2000. urtea iristea gure bizian errepikatuko ez den gertaera da eta horregatik, ilusioz dago jendea. Norbaitek urtebetetzea urtero ospatzen badu, ilusio handiagoz ospatuko du, jakina, milurtekoaren aldaketa, zorionez parean egokitu zaio eta! Horregatik, ez dut uste gure portaera eta espektatibak cava gehiago kontsumitu edo urte amaiera paraje exotiko batean emateko marketing kanpaina hutsak eragiten dituenik. Gauza bat egia da: 2000. urtea iristear dago, duela hilabete batzuk milurtekoko azken eklipsea bezala, eta jendeak ez du gertaera hori galdu nahi eta merezi bezala ospatuko du. Azken batean, betiko kontua da: festa soziala. Marketina, zorionez, horren atzetik dator.

Egun horiek egokiak dira erlijioak protagonismoa, edo zuk esaten duzun moduan, gai sakratuek aktualitatea berreskura dezaten?

Ezetzean nago. Hilabete baino gutxiago falta da eta jendea ez da mezatara gehiago joaten milurtekoa aldatzera doalako. Aldaketa hori ez da milenarismoarekin nahastu behar. Mugimendu milenaristek munduaren amaierako apokalipsiaren etorrera iragartzen dute, baina ez milurtekoaren amaierako egunean bertan. Ikusi dugu munduaren amaiera iragarri zenean aldarrikaturiko egunen inguruan zer gertatu den eta ez dago horrelakorik 2000. urterako. Lasai egon gaitezke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto