Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Elkartasunerako Gida berria

Abenduan Eguberriak ospatu eta eguneroko bizitzako arazoak ahaztu, edo gutxienez, apur bat alboratzen saiatzen gara gehienok, eta festak harmonian ospatzen, familia eta adiskideekin batez ere. Jateko, denborapasarako, pertsona maiteekin elkartzeko eta giro onerako aukerarik ez dutenekin ere bereziki akordatu ohi gara egun hauetan. Hala adierazi zigun orain urtebete CONSUMERek Elkartasuna eta GKEez argitaratu zuen inkestak.

Elkartasuna, errukizko jarrera gisa ez baina baztertuak integratzeko ahalegin gisa ulertua, modan dago eta zorionez, badirudi ez dela aldi baterako fenomeno hutsa. Ez da kasualitatea 1999ko Bakearen Nobel saria Mugarik gabeko Medikuentzat izatea, eta Adiskidetasunaren Asturiasko Printzea Saria Espainiako Caritasek jaso izana ere. Gobernuz Kanpoko Erakunde ospetsu horiek jaso duten errekonozimenduak eta erakunde humanitarioetako bazkide egiteko azken aldian dagoen joerak azpimarratu eta aberastu egiten du bizi dugun une solidarioa.

Mendebaldeko gizartean garapen ekonomiko eta sozial handiko hamarkada askoren ondoren, Hirugarren Munduan eta gure kaleetan ere oraindik oso arazo larriak bizi direlako dute GKEek hain harrera ona, ez dezagun ahaztu. Eta gure arteko askok bi uste kezkagarri ditugulako: lehena, gaur egun munduan nagusitu den sistema ekonomikoan abestarasunaren banaketak aregoatu egiten dituela desberdinasunak; eta bigarrena, hemengo eta hango administrazio publikoek ez dutela behar luketen guztia egiten ehundaka milioi pertsonaren pobrezia, bazterketa eta oinarrizko beharrak asetzeko.

Mundu globalizatu batean bizi bagara, hemengook dugun ongizate maila bera helarazi behar diegu azpigarapenaren, hondamendi naturalen, gerrateen eta atzerapen sozial eta kulturalaren ondorioak jasaten dituzten planeta guztiko herritar multzo handi horiei ere. Gutako askori, egunean baino egunean gogorrago egiten zaigu hainbeste erosotasun gozatzea, milioika gizaki gosez edo gaixotasun sendagarrien eraginez hiltzen ari dela jakinda. Edo, gure etxe erosoetatik irtetean, bat batean hementxe bertan, bertako zein etorkinek bizi duten pobrezia eta bazterketarekin topo egiten dugunean. Joera solidario horrekin bat egiteko ahalegin apal batean, Grupo Eroski Fundazioak CONSUMERen hirugarren Gida Praktikoa argitaratu du hil honetan, "Casi todo sobre 100 ONG" izenarekin, dohainik (paperean zein Interneteko euskarri elektronikoan) ehun elkarte altruistrari buruzko informazio baliagarri eta praktikoa. Espero dezagun elkartasuna bultzatzeko eta erakunde horietara hurbiltzeko tresna bihurtuko dela. Eta, jakina, diruz zein gure laguntza eskainiz laguntzera eramango gaituela.

Irakurle estimatuok, Eguberri jai zoriontsuak eta urte berri osasuntsua opa dizuegu; baina oraingo honetan, gaizki pasatzen ari direnei opa nahi diegu hori bereziki. Jaso dezatela gure elkartasunezko babesa eta euren arazo eta sufrimenduekiko gure konpromisoa. Iritsiko zaie, seguru, eta gu hobeto sentituko gara. Eta ez dezagun hori Eguberrietan bakarrik egin; izan ere, bizitzak aurrera darrai eta arazoak konpontzeko sekula ez da nahikoa izan asmo onak izatea eta testimoniozko laguntza koiunturalak ematea.

En un modesto intento de sumarse a esta corriente solidaria, Fundación Grupo Eroski edita este mes su tercera Guía Práctica CONSUMER, Casi todo sobre 100 ONG , que ofrece gratuitamente (tanto en su edición impresa como en la electrónica de Internet) información útil y práctica sobre un centenar de estas asociaciones altruistas. Esperamos que se convierta en una buena herramienta para promover la solidaridad y para acercarnos a estas organizaciones. Y, naturalmente, para animarnos a colaborar, ya sea con dinero ya con trabajo, con ellas.

Les deseamos a todos ustedes, queridos lectores, unas felices fiestas y un saludable año nuevo, pero permítannos que en esta ocasión se las dediquemos muy especialmente a quienes lo están pasando mal. Hagamos que sientan nuestro aliento solidario y nuestro compromiso con sus problemas y sufrimientos. Lo notarán, a buen seguro, y nosotros nos sentiremos mejor. Y no lo hagamos sólo en Navidad, porque la vida continúa y porque para solucionar los problemas nunca han bastado las buenas intenciones ni las ayudas testimoniales o coyunturales.


Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto