Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

2000 efektua: inkesta: Oraindik ere badira zalantzak, baina lasai gaude

Egutegia aurrera doa eta 2000. urteko urtarrilaren bateko egun mitikoa hain hurbil izanik, aste gutxi barru jakingo dugu zenbateraino ziren egia eta zenbateraino gehiegikeria edo alarmismoa 2000 efektuaren inguruan iragarri dituztenak

  Arazoa egon badago, zalantzarik gabe, eta garrantzitsua da: ordenadoreek eta datak bi digiturekin zenbatzen dituzten beste sistema askok, behar bezala egokituta ez badaude, 2000. urteko lehen eguna 1900ekoa dela "ulertu" eta horren arabera jokatuko dute. Besterik da, hala ere, 2000 efektuari konponbidea jartzeko hartutako neurriak nahikoa diren ala ez egiaztatzea.

Urte batetik besterako trantsizioa milaka teknikarik zainduko dute Espainiako estatuan eta sektore ezberdinetako eragin posibleei aurre egiten saiatuko dira; uste izatekoa da arazoek ez dutela garrantzirik izango. Enpresa elektriko, gas enpresa, aireportu, banketxe, banaketa, trenbide-sare... sektore estrategiko guztiek egunean jarrita daudela adierazten dute, baina zalantza hor dago oraindik, inork ezin baitu ziurtatu enpresa eta botere publiko guztiek (estatuko, erkidegoetako eta herrietakoek) bere sistemak egokitu dituztenik, eta hiritarren jokaera egun horietan ohikoa izango denik. Jar ditzagun, adibide gisa 1999ko abenduaren 31ko gau ia magiko horretan kutxazain automatikoetatik dirua ateratzea, "badaezpada" janariak pilatzea, energiaren kontsumoa edo edozein larrialdiren aurrean Babesgo Zibileko sistemetara jotzeko beharra. Industriak, badaezpadako neurri gisa, Gabonzaharretako kontsumo ohiturak ez aldatzea eskatu die herritarrei.

2000 efektuaren eraginei buruz eta egun kritiko horietako herritarren portaeraz kontsumitzaileak zer iritzi ote duen galdetu dio aldizkari honek bere buruari. Hori jakiteko, Estatu guztiko 839 pertsona helduri egin die inkesta, urriaren 26tik azaroaren 2ra bitartean. Inkestaren emaitzek argi erakusten dute beldur eta zalantza batzuk izan arren (kezka horiek zerikusi zuzena dute kontsumitzaileek jaso duten informazio eskasarekin), jendea lasai dagoela 2000 efektuaren aurrean eta ezer larririk ez gertatzea espero duela. Inkestatuen erdiak uste du gizartearengan eragina izango duela, baina %18k bakarrik uste du pertsonalki eragina jasango duela.

Beste datu esanguratsu bat: azaroan komunikabideetan entzuten hasi ziren aholku alarmistak gorabehera, 800 inkestatu baino gehiagotatik bakarrak adierazi zuen janariak pilatzen hasteko asmoa, merkatuen hornikuntzarik ezari aurre egiteko. Eta %3k baino ez du saihestuko urtea itxi eta 2000.a irekitzen duten bi egun horietan hegazkina hartzea. Beste bakarren batzuek egun horietan ez dutela igogailurik erabiliko eta banketxeetan ez dutela eragiketarik egingo adierazi dute. Eta oso gutxik (%1,5ak) egun horietan ez duela etxeko ordenadorea erabiliko edo urte bukatu arte ez dutela etxekotresna elektrikorik erosiko (%2,5). Baina erabiltzaileen artean ere ez da dena baikortasuna eta konfiantza.

CONSUMERen inkestak eman dituen beste zenbait datuk gogoeta eragiten du eta puntu ilunak edo zalantzazkoak erakusten ditu 2000 efektuaren ondorioen aurrean: bost lagunetik batek dio bere ordenadorea (etxekoa edo lanekoa) ez dagoela egokituta, berrogeitik batek uste du urtearen aldaketarekin batera hondamendiren bat etorriko dela (hondamendi naturala gehienen ustez); bere enpresa ez dela 2000 efektuaren aurrean egokitu dio zortzitik batek eta lautik batek ez dakiela aitortu du. Gainera, Administrazioak 2000 efektuari aurre egiteko behar adina neurri ez duela hartu uste dutenak (%17) edo gai horri buruz iritzirik ez dutenak (%30) batuta, estatuko biztanleria helduaren ia erdia litzateke. Eta hamarretik zazpiri inork ez dio esan bere etxeko igogailua 2000rako aldaketa arazorik gabe egiteko egokituta dagoen.

Aisialdiari dagokionez, badirudi urte aldaketak ez duela aldaketa nabarmenik eragingo jendearen portaeran: 20 lagunetik batek bakarrik espero du 2000. urtean zehar beste edozein urtetan egingo ez lukeen zerbait egitea. Eta, horietatik, askok ez zuten erabakita zer egin eta aipatzen zituzten ekintza bereziek ere ez zuten zerikus handirik milurtekoaren aldaketaren sinbolikotasunarekin. Bidaiak egitea eta ezkontzea dira aipatuenak. Ia %10ek lana bilatu edo aldatuko duela dio. Azterketako emaitzarik argienetakoa hauxe da: 30 urtetik beherakoak dira 2000. urtean gauza ezberdinen bat egiteko asmorik handiena dutenak, ia bikoiztu egiten baitute batez bestekoa. 1999-2000 Eguberriei begira zer espektatiba zuten ere galdetu zitzaien inkestatuei eta oso pertsona gutxik (%5ak baino ez) ospatu behar ditu bereziki aurtengo Gabonak. Kasu honetan ere gazteek erakutsi dute 2000. urtearen xarmaren aurrean lilurarik handiena. Eguberriak modu berezian ospatzeko asmoa dutenek, festa berezi batean parte hartzea aipatzen dute gehienek (%25), oporretara joatea (%20) eta zehaztu gabeko gauza ezberdinen bat beste batzuk (%9). Badirudi beste urte batzuetan baino jende gehiagok irtengo duela gauez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto