Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Alogerako bizitza: Errenta edo kreditua ordaindu, hortxe kezka: alogeran bizi ala edukitzea

"Pisua erosi egin behar da: alogeran, urteak pasa, dirua bota eta bota, eta azkenean ez daukazu deus; bestela, erosi egiten baduzu halako batean zeurea izango da eta, bidez batez, inbertsioa egiten ari zara, etxebizitzaren prezioa etengabe goraka doalako"

"Pisua erosi egin behar da: alogeran, urteak pasa, dirua bota eta bota, eta azkenean ez daukazu deus; bestela, erosi egiten baduzu halako batean zeurea izango da eta, bidez batez, inbertsioa egiten ari zara, etxebizitzaren prezioa etengabe goraka doalako": horixe izan liteke "alogeran bizi ala etxebizitza erostea" dilemaz zabalduen dagoen iritzia.

Aukeraketa ez da batere erraza (pisuak garesti-garestiak baitira), are gutxiago Estatu espainolean: higiezinen prezioa azken urtean %10ean igo da, batez beste, hau da, KPIaren lauzpabost halako; bestetik, jabegoaren, segurtasun ekonomikoaren eta egonkortasunaren ikurra da etxebizitza. Europar Batasunak egin eta Instituto Nacional de Estadística erakunde espainolak zabaldu duen Etxebizitzen Taularen arabera, Estatuan dauden etxebizitza guztien %14 besterik ez dira alogerakoak, hau da, Europako beste herrialde batzuetako (Holanda edo Alemania, adibidez: hauetan, biztanleen erdiak alogerako etxean bizi dira) batez bestekoa baino askoz apalagoa. Europar Batasunean etxe guztien hirutik bat (%35) errentan daude okupatuak, Estatu espainolekoaren bi halako, beraz.

CONSUMERek kontsultatu dituen espezialisten ustez, alogeren eskaintzaren urriak baditu hainbat arrazoi baina, batez ere, etxebizitza errentan jartzeko tradiziorik eza eta jabegoari ematen zaion garrantzia dira horietan nagusiak, balantza erosketaren alde desorekatzeko. "Kultura-alorreko motiboak direla medio, latindarra jabetzaren zaleagoa da eta ondareaz daukan kontzeptua ez da saxoiak daukanaren parekoa: honek erakustea du lehen helburua, ez edukitzea", azaldu du etxebizitza-gaietako aditu batek. Alogeraren kaltetan, erosketa laguntzen duen beste faktoreetako batzuk, errentan dauden pisuen "eskaintza urri eta txarra" da eta, era berean, okupazio-formula hau (lanean egonkortasunik edo diru-sarrera finkorik ez dutenen aukera bakarra) sustatuko lukeen zerga-politikarik ez izatea. Estatu espainoleko diru-kutxan datorren urtean ez omen dira sartuko 800.000 milioi pezeta, etxebizitza erostera bideratuko diren pizgarriengatik. Prebisio horiek eta alogera sustatzeko ustezko politika (administrazio lokalen saiakera epelen bat baizik ez: sarri beharturik baitaude administrazio horiek udalerrian okupatu gabe dauden pisuak alogeran eskaintzera), hortaz, elkarren kontra doaz.

Oso gutxitan merezi du etxebizitza alokatzea

Alogerako etxebizitzaren kostua aurki jaitsiko denik ez du, oraingoz, ezerk adierazten, merkatuan etxebizitzaren prezioak izan duen etengabeko gorakada geldiezina ikusirik: horrek, jakina denez, eragin zuzena du errentan. Aurtengo lehen seihilekoa ixtean, etxebizitza berriaren kostua %4,1 igoa zela agertzen zuen KPIak (1998aren aurreneko erdian %1 besterik ez zen garestitu): beraz, prezioei eustea dela eta, inmobiliari sektorea dugu aprobatzeko ikasgaia oraindik. Beste aldetik, Tasaciones Inmobiliarias (Tinsa: 38 aurrezki kutxa dira erakunde horren partaide) erakundeak argitara emaniko txostenaren arabera, 1999ko hirugarren hiruhilekoan %3ko gehikuntza gertatu zen, urte osoko igoera %10ean utzirik. Bestela esateko, etxebizitzaren prezioa KPIren lau halako igo zen.

Txosten hau egin den hirietako autonomi erkidegoetan garestitze horrek aldaketak izan zituen lehen seihilekoan: %2,1etik (Kantabria) %6,3ra arte (Nafarroa); baina, nolanahi ere, preziorik garestienak Madril, Katalunia eta Hego Euskal Herrian daude oraindik. Egungo koiunturan etxebizitza alogeran hartu ala erostea komeni den zehazteko, balizko kasu bat hartu dugu abiagune: bertan, 70 edo 80 metro karratuko pisua erostea planteatu dugu, horren merkatuko (balizko) prezioa 15 milioi pezeta izaki. Munta horretako kreditu bat eskaturik gaur egun batez bestekoa den interes finko hipotekarioan (%4,5), erosleak finantza-erakundeari hilean 94.897 pezeta ordaindu beharko lioke, mailegua 20 urtera kontratatu baldin bada, edo 83.375, 25 urterako ituna sinatu badute. Hau da, laneko egongaiztasunik edo bestelako gorabeherarik (laneko mugikortasun geografikoa, pisua beste norbaitekin elkarbanatua izan, egoera koiunturalak, etab) bada, ez du merezi etxebizitza errentan hartzea, oro har, egungo alogeren prezioa gogoan izaki: gure adibideko pisua, hilean, 40.000 pezetatik 120.000 pezeta bitartean kostatuko litzateke eta.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto