Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kalitate Goreneko turroi gogorreko: Garestienak ez dira hobeak, ez osakeraz, ez zaporez

Kalitate Goreneko turroi gogorreko zazpi lagin (Antiú Xixona, La Fama, La Bruja, La Jijonenca, El Lobo, El Almendro, Delaviuda eta 1880) aztertu dira. Zortzietatik zazpi 300 gramoko tabletak ziren, salbuespena La Bruja (200 gramokoa) izaki

Laburbilduz

  • Aztertu diren kalitate goreneko zortzi turroi hauen osakera oso berdintsua da. Batez beste, eduki osoaren %63 almendra daukate (Antiú Xixona eta 1880 laginek dute ehunekorik altuena: %65a). Nutrizio-alorreko datu oinarrizkoenak hurrengoak dira: turroiaren edukiaren %38a koipea da, %33a azukreak, %16a proteinak eta %2a, azkenik, hezetasuna.
  • Alderik handiena prezioan agertzen da: merkeena La Fama (819 pezeta kiloko) eta garestiena 1880 (2.876 pezeta kiloko) dira. Gainontzekoak, 1.300 eta 1.711 pezeta bitartean dabiltza, kiloko beti ere.
  • Koipe askorik duten arren, gantz-azido monoinsaturatu (%16) eta poliinsaturatu (%5) ugari eta saturatu gutxi (%2) dauzkanez, kolesterolari kontu egin behar diotenek ere kontsumi ditzakete turroi hauek.
  • Baina, beste aldetik, pertsona lodiei edo dieta hipokalorikoa egin behar dutenei ezin zaie aholkatu produktu hau jaterik, kalori ekarpen handi-handia duelako (batez beste, 570 kaloria 100 gramoko). Azkenik, elikagaiaren azukre ugariek debekatu egiten die produktu hau kontsumitzea diabetikoei.
  • Dastaketako emaitzak (zaporea, itxura, usaina eta ahoko ukitua neurtu ziren) berdintsuak dira denetan baina El Lobo, La Bruja eta Antiú Xixona laginek gainontzekoek baino kalifikazio hobeak lortu zituzten.
  • Kalitate-prezio erlazio egokiena Antiú Xixona da: bigarren merkeena eta, aldi berean, epaimahaiaren arabera, gehien gustatu zen turroietako bat. Almendra-ehunekorik handiena du (%65), 1880 markakoarekin batera. La Fama ere aukera polita dugu, azterturiko turroi gogor denetan merkeena (askozaz ere) izaki, osakera ona eta emaitza polit-politak erdietsi zituelako.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du