Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kalitate Goreneko turroi gogorreko: Garestienak ez dira hobeak, ez osakeraz, ez zaporez

Kalitate Goreneko turroi gogorreko zazpi lagin (Antiú Xixona, La Fama, La Bruja, La Jijonenca, El Lobo, El Almendro, Delaviuda eta 1880) aztertu dira. Zortzietatik zazpi 300 gramoko tabletak ziren, salbuespena La Bruja (200 gramokoa) izaki

  Lehendabizi nabarmentzen dena prezioen arteko aldea da, merkeena La Fama baitugu (819 pezeta kiloko) eta garestiena 1880 markakoa (2.876 pezeta kiloko), merkeenaren hiru halako baino gehiago kostatzen dena. Gainontzeko laginen prezioak, kiloko 1.303 pezetatik (Antiú Xixona) 1.711 pezetaraino (Delaviuda) doaz.

Hona, azterketa honetan atera den ondorio nagusia: almendraren guztirako edukia (almendra baita produktu honen osagairik funtsezkoena), osagai denen %60tik gora agertzen da lagin guztietan. Ehuneko horixe da Legeak xedaturiko gutxienekoa, Goreneko kalitateko turroiei dagokiela. Horrenbestez, kalitatea den funtsezko irizpidean, behintzat, ikerturiko zortzi turroiek araua ongi betetzen dute.

Laginak ikusirik, beste oharpen bat egin beharra dago: prezio batetik besterako alde itzelak gorabehera, aztertutako turroi guztiak oso berdintsuak dira, bai nutrizio-alorreko osakeran (arauaren araberakoak dira lagin denetan), bai dastaketan neurturiko ezaugarri organoleptikoetan ere (itxura, kolorea, zaporea eta usaina). Azpimarra dezagun, bukatzeko, turroi gogor horien nutriziozko osakeraz bi kontu: batetik, turroiak (batik bat almendra sorburu duen koipearen izaera dela medio) gantz-azido monoinsaturatu eta poliinsaturatu ugari ditu, eta koipe saturatu urria; hori, koipeen banaketa osasungarriaren adierazle da eta, gainera, produktu honek kolesterol-maila nabarmenki altxatzen ez duela esan nahi du. Badute, dena den, turroi hauek beste ezaugarri garrantzitsu bat: koipe eta azukre ugari dutelako, dieta hipokalorikoa egiten duenak eta diabetikoak saihets egin behar dio produktu honi.

Aztertutako lagin guztietan kalitate-prezio erlaziorik hoberena Antiú Xixona laginak erakutsi du: bera da bigarren merkeena (1.303 pezeta kiloko), dastaketan gehien gustatu zenetako bat eta, 1880 markakoarekin batera, almendra-ehunekorik handiena duena.

La Fama ere aukera polita da: beste laginen prezioetatik dezente beherago (819 pezeta kiloko) dabilela, osakera ona dauka eta dastaketan emaitza onargarriak jaso zituen.

Pisu garbiak, zuzen

Zortzi laginek adierazitako pisu garbia, laboratorioan neurturiko parametroen araberakoa da, El Almendro eta Delaviuda laginetan izan ezik: hauen pisua, legeriak onarturiko tartearen barnean (%5) badago ere, ez da iristen fabrikatzaileek adierazitako horretara, ozta-ozta. Gainerako laginetan, egiaztatu dugun pisua produktuaren etiketan adierazitakoa baino handiagoa zen, hau da, doitasun eza kontsumitzailearen aldera zihoan. Hitz gutxitan, arauaren araberako pisu garbia eskaintzen dute lagin guztiek.

Almendra, funtsezko osagaia

Eztia eta almendra zuritu gordin edo xigortua nahasiz osatua dagoela, turroia da Eguberri edo Gabonetako gozogintza tradizionaleko elikagairik tipikoenetako bat, Euskal Herriko hegoaldean. Nahaste horri bestelako osagaiak ere eransten zaizkio (arrautza-zuringoa edo albumina, adibidez) eta ezti osoa edo parte bat azukreak eta glukosak ordezkatzen dute maiz. Gaur egun turroi klase asko dagoen arren, klasikoenetako bat Alacantekoa da, turroi gogorra, alegia. Honen osagai nagusia almendra izaki, fruitu lehor horren edukia legez ezin daiteke izan pisu osoaren %60 baino gutxiagokoa, kalitate Goreneko turroi gogorretan (turroi guriarentzat xedatutako gutxienekoa %64 da).

Gure azterketan neurtu diren almendra-ehunekoak %60tik (La Fama) %65era (Antiú Xixona eta 1880) bitartean daudenez, lagin guztiek betetzen dute araua, alderdi horretatik. Guztirako almendra-eduki horretatik, aleen erdiak baino gehiago osorik daude (%67tik %81era arte), guk aztertu ditugun laginetan; La Jijonenca markakoak, ordea, almendra guztien %36 bakarrik agertzen zuen osorik.

Nutrizio-balioak, berdin-berdintsuak

Zortzi turroien hezetasuna, Legeak onarturiko gehienekoa (%5a, kalitate Goreneko turroi gogorrari dagokionez) baino arras txikiagoa da, beherenekoa %1,5a baita (Antiú Xixona) eta gorenekoa %2,5a (La Fama). Proteinez ari garela, berriz, legezko gutxienekoaren (%11a) gainetik dabiltza denak: El Lobo, 1880 eta La Jijonenca %17raino iristen diren bitartean, El Almendro, Delaviuda eta La Bruja (hauxe da apalen dagoena), proteina edukiaren %15a daukate. Arauak xedatzen duen beste aldakin bat koipea edo gantza da (legezko apalena %32,5a da): parametro horretan urrien agertu zen lagina Delaviuda (%35) izan zen eta koipetsuenak, aldiz, 1880 eta La Jijonenca (biek ere edukiaren %40a zutela).

Almendrak berez dauzkan koipea eta proteinak, turroi hauen osorako edukiaren %50etik %57ra bitartekoak dira: horrenbestez, almendra gehien dauzkaten laginak ohi dira koipe eta proteina gehien agertzen dituztenak. Arau horrek salbuetsi duen lagin bakarra Delaviuda da: proteina urrien dituzten marketako bat eta koipe gutxien daukana izaki, berak baino almendra gehiago bi laginek bakarrik dauzkate: Antiú Xixona eta 1880 markakoek, hain zuzen.

Kolesterola kontrolatzeko aproposak baina biziki gizentzen dute

Almendrak gantz-azido monoinsaturatu (%16,4) eta poliinsaturatu (%,45) asko dauzka, azido saturatuen ehuneko apalaren (%1,9) aldean. Hori, almendraren gantz ugariaren osakera osasuntsuaren adierazle da eta, noski, pastelak, opilak edo bestelako gozokiak baino aukera politago bezala agertzen du turroia, kolesterol-maila kontrolatzeari dagokion alderditik. Gozogintzako produktu horietatik, zuntz-eduki (%7) handiagoagatik ere bereizten da turroia, zuntzak almendra baitu sorburu. Halaz ere, turroia osatzen duten nutrizio-gai nagusiak (koipeak eta azukreak) biziki energetikoak direnez, ekarpen kalorikoa (batez beste, 575 kaloria 100 gramoko) handi-handia da; horrek esan nahi du pertsona lodientzat, dieta hipokalorikoa egiten dutenentzat eta, jakina, diabetikoentzat, ez dela batere gomendagarria. Azukreez ari garela, hain zuzen, azterketak hurrengoak hauteman ditu: glukosa, fruktosa eta maltosa (eztitik datoz hauek guztiak batik bat, nahiz gerora erantsiak ere izan daitezkeen), sakarosa edo azukreaz gainera. Elikagaiaren %33 inguru osatzen dute konposatu horiek baina sakarosa da denetan ugariena (%11tik %20 bitarte, laginen arabera). Glukosaren edukia %5,4tik %12raino doa eta fruktosarena %2,5etik %8,9raino. Maltosa, ostera, bi laginetan baino ez da atzeman: 1880 eta El Lobo markakoetan, ehunekoak %3,5 eta %4,7 izanik. Balio hauek bakarrik kontuan izaki, ezinezkoa da zehaztea zenbat ezti eta zenbat azukre duten laginek. Atera daitekeen ondorioa, ordea, turroi hauetan ezti baino azukre gehiago erabili ohi dela: eztiak ez du ia sakarosarik eta hauxe da azterturiko turroietan gehienbat agertzen den azukre-mota.

Laboratorioan neurtu den beste parametroetako bat errauts-kopurua da, hau da, lagina erretzearen ondoriozko hondarra, produktuaren mineral-gatzen edukiarekin lotzen dena. Lagin bakar batek ez zuen Legeak onartzen duen gehienekoa (%2,2) gainditu. Turroi gogorrak kaltzio asko (127 mg 100 gramoko, hau da, esneak bezainbeste), burdina (2,1 mg 100 gramoko), magnesioa (129 mg 100 gramoko), zinka (0,8 mg 100 gramoko) eta potasioa (%0,4, hots, gozogintzako beste produktu batzuek baino bizpahiru bider gehiago). Sodio-edukia, berriz, apala du: 10 mg 100 gramoko.

Bitaminen alorrean, turroi gogorrak azido foliko asko (48 µg 100 gramoko), riboflabina (0,33 mg 100 gramoko) eta E bitamina (9,1 mg 100 gramoko) dauzka. Beste bitamina batzuk ere baditu: tiamina edo niazina, adibidez.

Etiketa, zuzen

Aztertutako turroiek araua betetzen dute, etiketan nahitaez agertu beharreko datuak ipini baitituzte: produktuaren izena, "Goreneko kalitatea", pisu garbia, fabrikatzailearen edo elkartearen izena eta helbidea, osagaien zerrenda, lote-zenbakia eta kontsumitzeko data egokiena. Arau-urraketa bakar bat atzeman da: produktuaren izena oker dute bi laginek. Legeak xedatua du espainolez turroi gogor edo Alacantekoa deitu behar zaiola, baina 1880 eta El Lobo laginen etiketan "turroi Inperiala" terminoa agertze horrek nahasketa eragin dezake. Bi lagin horiexek --1880 eta El Lobo, alegia- daukaten almendraren berri eta produktua kontserbatzeko modurik hoberena ere adierazten dute.

Kontsumitzaileak interesgarria duen nutrizioari buruzko informazioa El Lobo markakoak bakarrik agertzen du.

Dastaketa: garestienik ez hoberenen artean

CONSUMEReko dastatzaileek aztertu zituzten parametroak hauek izan ziren: itxura (azalera eta almendra-kopurua), usaina, zaporea (almendra, azukre eta eztia) eta ahoko ukitua. El Lobo, Antiú Xixona eta La Bruja dira hoberenak edo, bestela esan, hauek jaso zuten azterketa honetako osotasunezko notarik onena (6na puntu). Gainerako laginak, berriz, 5na punturekin geratu ziren.

Beste era baterako ondorioetara goazela, aho-gozorik onena La Bruja, Antiú Xixona eta El Lobo markakoek agertu zuten, hau da, osotasunezko nota hoberena jaso zuten hiru turroi ber-berak. Jijonenca, La Fama eta El Almendro laginek ere nota ona lortu zuten zaporearen atalean. Bestetik, Delaviuda laginaren zaporea moteltzat jo zuten dastatzaileek eta 1880 markakoari, berriz, azukre- eta ezti-zaporeetan bizitasunik ez zioten aurkitu. Itxuraren alorrean, Antiú Xixona laginak eraman zuen puntuaziorik altuena, azalera lau-laua eta almendraren agerpena ederra zuelako; nolanahi ere, La Bruja, El Lobo, El Almendro (honen azalera zen kizkurtsuena) eta La Fama ere epai-mahaikideen gustukoak gertatu ziren. La Jijonenca eta 1880 laginek itxurari dagokionez ez zuten balorazio onik erdietsi, almendra ugari edukitzearren nabarmendu baziren ere. Delaviuda markakoak, begiratu batera (baina ez azterketetan) gainontzekoek baino almendra gutxiago zeukala bazirudien arren, itxuraren atalekoan balorazio ona jaso zuen. Usainean, La Fama eta 1880 nabarmendu ziren bitartean, El Lobok kalifikazio ertaina eta La Brujak nota apalena aski izan zuen. El Almendro eta Delaviuda laginen usaina ere ez zen dastatzaileek nahi bezain bizia. Azkenik, El Almendro markakoaren ahoko ukitua izan zen hoberena, turroia sendo-sendoa baitzen, eta La Fama eta La Jijonencakoak ertainak baino ez. El Lobo gertatu zen gogortasun apaleneko turroia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto