Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kontsumorako Maileguen Legeak atzera-eraginik ez

Finantza erakunde batek mailegua eman zion kontsumitzaile bati (12 epetan amortizagarria, 1995eko martxoaren 15etik 1996ko otsailaren 15era), bi ozonizagailu erosteko. Geroago, kontsumitzaileak bertan behera utzi zuen erosketa-kontratua, ozonizagailuak itzuli eta ez zuen kuota bat ere ordaindu; saltzailearekin ados jarri baitzen, erakunde maileguemaileari zor zizkion epeak ordain ziezaizkion. Lehen Instantziako Epaitegiak, Kontsumorako Maileguen Legeko 15. artikulua aplikatuz, kontsumitzaileari eman zion arrazoia finantza erakundeak jarritako demandaren aurrean; finantza erakundeak baztertu egiten zuen zordunaren erantzukizunei buruz erosleak eta saltzaileak lortutako akordioa.

Hala ere, Alacant-eko Lurralde Auzitegiak, 1999ko maiatzaren 31ko epaian, finantza erakundearen aldeko epaia eman zuen, kasu honetan lege hori ez dela aplikarri argudiatuz: legea 1995eko maiatzaren 25etik indarrean zegoen arren, ez zuela atzera-eraginik, eragin hori ez baitzen testuan idatziz jaso, Kode Zibileko 2.3 artikulutik ondorioztatzen denez. Horrela, eta Kontsumorako Maileguen Legea baztertu ondoren, Lurralde Auzitegiak erabaki zuen kontsumitzaileak saltzailearekin egindako kontratua eten arren finantza erakundeak kontsumitzaileari zorraren ordainketa eskatzeko eskubidea zuela, erosleak eta saltzaileak ezin baitzuten erosleari zegokion erantzukizuna trukatu banketxea kontuan izan gabe. Azken batean, Auzitegiak ontzat eman zuen finantza erakundearen eskaera eta hamabi kuotak eta zegozkien interesak ordaintzera zigortu zuen kontsumitzailea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du