Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Banku-zorraren interes eta komisioak ez zeuden finkatuta

Banketxe batek kontu korronte baten titularrari zor baten ordainketa eskatu zion, eta horrekin batera komisioak eta zorpekoagatik zegozkion interesak ordaintzea (kontratuan ez zen zehazten interes tasarik, eta zorpekoagatiko interesen kasuan, banketxeak une bakoitzean argitaratzen zituenak aipatzen ziren). Ourenseko Lurralde Auzitegiaren iritziz (1999ko uztailaren 19ko epaia) interes tasei buruzko klausula horrek ez zuen Kontsumitzaileen Legeak eskatzen duen zehaztasun, argitasun eta ulergarritasunik, fede onaren eta kontraprestazioen oreka justuaren kontrakoa zen eta abusuzkoa zenez, baliogabea.

Komisio eta gastu ezargarriei dagokienez, banketxeak kontsumitzaileari emandako fotokopia bati heltzen zion defentsarako eta Lurralde Auzitegiaren ustez, orri horrek urratu egiten zuen Ekonomia eta Hazienda Ministerioak gaiari buruz emaniko agindua: denborak zerikusirik duenean, eragiketa pasibo edo aktiboei buruzko kontratuek komisioak eta gastu ezargarriak jaso behar dituzte eta zehaztasunez adierazi kontzeptua, zenbatekoa, eta zortzapen- eta kitapen-eguna (onartezina da kreditu-erakundeak argitaraturiko tarifa orokorretara igortzea). Horrela, banketxeari zorraren kopurua ordaintzera kondenatu zuen Lurralde Auzitegiak erabiltzailea, baina interesak eta komisioak kenduta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du