Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxearen kalitateari buruzko publizitatea engainuzkoa zen

Torreviejan (Alacant) etxebizitza bat erosteko, kontsumitzaile batek kontratua sinatu zuen. Kontratuan ez zen zehazten etxebitzako elementuen kalitateaz ezer eta ez zen etxearen inolako deskribapenik azaltzen; baina etxea iragartzen zuten publizitate orrietan bi puntu horiei buruzko aipamenak jasotzen ziren. Azkenean, iragarkian adierazitako zenbait ezaugarri falta zituen etxeak: barra amerikarra, esterilazko egongela jangela, ikuzgailuaren hustubidea eta arropa garbitzeko haskadun galeria (urbanizazioak ez zuen iragarkian azaltzen zen igerilekua ere). Hutsune horien aurrean, erosleak promotorearen aurkako salaketa jarri zuen, azkena izan ezik beste epe guztiak ordaindurik zituela eta kontratua bertan behera uztea eta dirua eta legearen araberako interesak itzultzea eskatu zion. Epaitegi Gorenak kontsumitzaileari eman zion arrazoia eta bere eskaerak onartu egin zituen 1999ko ekainaren 26ko epaian. Gorenaren ustez promotoreak etxebizitzaren osagaiei buruzko arau-haustea baino gehiago egin zuen, etxebizitzan oinarrizko diren zenbait elementu ere ez baitzituen garantizatu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du