Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Arbitraje batekiko menpeko klausula duen alokairu kontratu bat sinatu dugu, baina esan digutenez, klausula hori baliozko izan dadin laudoa betetzeko borondatea adierazi beharra dago. Hala al da? Arbitrajeari men egitearekin ez al da inplizitua? Eta, klausula hori baliogabea izan ote liteke?
Egia da Arbitrajeari buruzko abenduaren 5eko 36/1988 Legearen 5. artikuluak dioenez, klausula edo hitzarmen arbitralaren gutxieneko eduki gisa, eztabaidan dagoen edozein gai (edo horietako batzuk) konpontzeko arbitro bat edo gehiagoren erabakiaren menpe jartzeko borondate argia adierazi beharko dutela aldeek eta halaber, erabaki hori betetzeko obligazioa hartzen dutela adieraziko dela. Hala ere, gure ustez hitzarmen edo klausulak laudo arbitrala betetzeko obligazioa ez jasotzeak ez du ezinbestean, klausula baliogabea denik esan nahi. Lege beraren 11. artikuluaren arabera, hitzarmen arbitralak berak derrigortzen du "ezarritakoa betetzera eta arbitrajearen menpe dauden gaiei buruz erabakirik hartzea eragotzi egingo die epaile eta epaitegiei". Bestalde, Segoviako Lurralde Auzitegiaren epai batek, (1988ko ekainaren 6koak) baliozkotzat jo zuen laudoa betetzeko borondatea azaltzen ez zuen klausula bat. Guk ere klausula baliozko dela interpretatzen dugu, baina alderdien artean desadostasuna baldin badago, arbitroek erabaki beharko dute, Arbitrajeko Legearen 23. artikuluaren arabera, hitzarmen arbitralaren baliogabetasunaz. Besterik da zenbait gaitan eta hiri-errentamenduen arloko zenbait auzi arbitrajearen menpe ezin izango dela utzi, kontratuak etetea esate baterako.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si acepta o continua navegando, consideramos que está conforme a su uso. Puede averiguar cómo ajustar la configuración u obtener más información aquí.