Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bizilagunen elkarteko partaidetza kuota nola aldatu

Gure bizilagun-elkartean eta jabetza tituluetan partaidetza-portzentaia deituriko datua dago jasota, baina oso faltsaturik dago eta bizilagun batzuei nabarmen mesede eta gainerakoei kalte egiten die. Hauxek dira nire galderak: bidezkoa, legezkoa eta eraginkorra al da oinarria aldatu eta partaidetza-portzentaiaren ordez etxebizitza bakoitzaren azalera erabilgarria jartzea? Aldaketa egiteko, aski al da Batzarraren akordioa, notarioak parte hartu gabe? Eta hala balitz, zein boto-ehuneko beharko litzateke Jabetza Horizontalaren Lege berriaren arabera?

  Gastu komunetako partehartzea ez da ezinbestean tituluan jasotako partaidetza-koefizientearen arabera egin behar. Jabeen Batzarrak, aho batez, beste partaidetza-sistemaren bat erabaki dezake, adibidez zati berdinetan ordaintzea (ohikoa izaten da kuota arrunta ordaintzerakoan behintzat). Horretarako Jabetza Horizontalaren Legeko 9. artikulua izan behar da kontuan (jabeen betebehartzat aipatzen da artikulu horretan gastu orokorretan parte hartzea eta tituluan ezarritako koutaren edo berariaz ezarritakoaren arabera egingo dela). Kontsulta honen kasuan, partaidetza-ehuneko berriak adostea litzateke gure ustez konponbidea eta gaur egun daudenak legezko irizpideetara egokitzea. Hori guztioi interesatzen zaizue, teorian behintzat, ez elkarbizitza hobea izateko bakarrik, koefizienteak ez baitu gastuetako partaidetza soilik zehazten; sarrerei buruzko ere erabakitzen du (aseguru baten kalteordaina, desjabetzea, ondasun komun bat -atezainaren etxea esaterako- saltzea...). Eta Jabetza Horizontalaren Legearen arabera, partaidetza-koefizientea ezartzeko honako hauek hartzen dira oinarri: etxebizitza edo lokal bakoitzak higiezin osoarekiko duen azalera erabilgarria, barru aldera edo kanpo aldera kokatuta dagoen, bere egoera eta zerbitzu eta elementu komunez egingo den erabilpena. Bizilagunek aho batez harturiko erabakiak koefizienteak aldatzeko aukera emango luke. Baina gehiengoaren babesa lortuko ez balitz, epaitegietara jo eta datu teknikoak aurkeztu beharko lirateke; izan ere, gai horri buruz dagoen iritzi desberdintasuna gora-behera, hainbat epairen irizpidearen arabera koefizienteen banaketa arbitrarioa epaiketa bidetik zuzen daiteke. Edozein kasutan ere, aldaketa egiteko behar den adostasuna lortzen bada, akordioa Akta-liburuan jasota utzi beharko da, printzipioz behintzat eragin osoa izango baitu bizilagun guztien artean. Baina beste inoren aurrean ez da baliozko izango, eskrituratu eta erregistratzen ez den bitartean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto