Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Makroeconomia eta eguneroko bizitza

Gehienok ez ditugu oso aintzat hartzen makroekonomiaren gora-beherak, hainbat sektoretako kontzentrazio-prozesuez hitz egiten diguten datu eta informazioak (banketxe handien edo banaketaren arloko enpresen makro-fusioak adibide), ekonomiaren globalizazio eta mundu-mailako bihurtzea (Taiwan aldeko lurrikararen eraginez garestitu da hemen ordenadoreen memoria), aurrez monopolio ziren sektoreak hein batean liberalizatzea (energia, telefonia, airelineak,...) edo une honetan bizi dugun inflazio-prozesua.

Eta ulergarria da neurri batean, zifra handien eta politika ekonomikoen mundu aztoratu horrek ez baitu, itxuraz, ia eraginik gure eguneroko bizitzan. Baina oker gabiltza. Produktu eta zerbitzuen kontsumitzaile garen aldetik, aldaketa horien eragina erabakigarria da eta, beraz, zerbait egin behar genuke horren aurrean.

Inork ez du zalantzan jartzen enpresen kontzentrazio-prozesuek lehia gutxitzea ekar dezaketenik eta horrek merkatuarentzat eta gutako bakoitzarentzat ere eragin negatigoak izango dituenik (kalitate, prezio eta zerbitzuetan, lehia baita enpresentzat eguneroko gestioa hobetzeko pizgarririk egokiena). Eta ez dago finantzetako aditua izan beharrik inflazio altuak prezioen eta maileguengatik ordaintzen ditugun interes-tasen gorakada ekartzen duela jakiteko. Argi ikusiko dugu hori datozen hilabeteotan.

Administrazioak parte hartzea eskatu behar dugu kontsumitzaileok, enpresen arteko lehia ezerk gutxitu ez dezan eta oraindik ere monopolio edo erdi-monopolio eran diharduten sektoreetan apurka-apurka liberalizazioa heda dadin (urrutiago joan gabe, zer gertatzen da elektrizitatearen arloko konpainiekin -merkatua banaturik dute eta ez dago lehiarik, erabiltzaileak ezin baitu aukeratu- eta herri mailako telefono deiekin -Interneti esker daukaten pagotxarekin- oraindik ere Telefonicaren esku baitaude?); bezeroek aukeratu ahal izan dezaten eta horrela enpresarik lehiakorrenek aurrera egin dezaten.

Askatasunez aukeratzeko eskubideak behar luke gure merkatu korapilatsu eta globalizatu honen oinarrietako bat eta botere publikoek zein enpresa eta kontsumitzaileok, ezaugarri hori errespetatu eta bultzatzea eskatu behar dugu.


Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto