Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontu korronte eta aurrezki-libretak: Banketxeek beti irabazten dute

Zein garesti diren "zenbaki gorriak"!

Denok dakigu bankuko kontu batean zorpeko geratzea kontu txarra dela, finantza egoera kaskarraren adierazle baita. Baina erabiltzaileren batzuek, seguru asko, ez dakite "zenbaki gorri" beldurgarriok zenbaterainoko gastua sortzen duten. Noizean behingo zorpen horiek arinkeriaz hartzen dituztenak zigortze aldera edo, besterik gabe, diru gehiago irabazte aldera, banketxeek larrutik kobratzen dituzte bezeroen deskuiduak. Zenbaitek, gainera, (kontratuetan esaten denez) legez gehienezko gisa ezarrita daudenak baino kopuru handiagoak kobratzen dituzte. BCH, Banco de Valencia, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Vital Kutxak UTBaren %15 baino gehiago kobratzen dute, "zenbaki gorrien" UTBa gaur egun legez %10,625 baino handiagoa ezin izan daitekeen arren. Eta hori, banku eta kutxek kobratzen dutela diotena kobratzen badute; zeren, dakigunez, entitate askok "zenbaki gorriek" irauten duten artean interes zigortzailea ezartzeaz gain, komisioa ezartzen baitute zorpekoagatik, (1.000 pezeta artekoa) finkoa edo aldakorra (zorraren arabera); kopuru horrek UTB interesaren %10,625 horretan sartuta egon behar luke; baina puntu hori ez zen aztertu.

Interesak, hutsaren hurrengoa

Banco de Valencia, Caja Rural de Valencia, BCH, CAM, Caja Postal Argentaria, Banco Santander eta Caja Cantabriak, (hau da, azterturiko hiru erakundetatik batek) ez zuten inolako interesik kitatu kontua kitatzean, kontratuen arabera hala egin behar luketen arren. Hala ere, egiari zor, esan dezagun erakunde horietatik batek ere ez zuela kobratu kontua irekita edukitzea, eta askoz ere garrantzitsuagoa da hori, kasu honetan interesen benetako kopurua ia hutsaren parekoa baitzen (gure azterketan 3tik 25 pezetara bitartekoa). Hain irabazi urriaren azalpena kontu korronte eta libreta horietan ordaintzen den interes-tasa da (bajua baino, lurpekoa esan beharko dugu). Bi erakundek (Bancaja eta BBVk) ez dute interesik ematen eta "eskuzabalenek" Banco Santander eta La Caixak, ez dute urteko %0,5 nominala gainditzen. Gehienek %0,1 ziztrin bat baino ez dute ordaintzen. Azal dezagun kalifikatzailea: estatu espainiarrean diruak bere balioaren %2 edo %3 galtzen du gutxi gora-behera urtero, (KPIak igotzen duena). Dena esanda dago, beraz. Beste aldetik, kontu eta aurrezki-libreta hauetako interesak aplikatzeko modua ere oso ezberdina izaten da erakunde batetik bestera, entitate bakoitzak ezartzen baitu zein saldo-kopurutatik aurrera aldatzen den interes-tasa. Adibidez, Caja Cantabrian, milioi erdi pezeta arte, urteko %0,1 ezartzen da eta hortik milioira arte, 0,5; baina milioi batetik 3ra arte, %0,75 ordaintzen da eta hiru milioitik aurrera %1.

Laburbilduz, kontu eta aurrezki-libreta horiek ez dira egokiak kopuru jakin batetik gorako kapitalentzat, eguneroko gestioetarako behar ez ditugun kopuruak edukitzeko; izan ere, kopuru berean beste finantza produktu errentagarriagoak eskainiko dizkigute gure aurrezkientzat.

Zenbat kentzen dute guztira gestioengatik?

Kontu korronte edo aurrezki-libreta baten erabiltzaileari gutxien kobratzen dieten entitateak zeintzuk diren zehazteko, zerbitzuagatik zenbat kobratzen duten jakitea izango da biderik zuzenena: kontua ireki eta aktibo edukitzea, 1.000 pezeta bi transferentziak egitea eta, azkenik, kontua kitatzea. Kostuetan alde handia dago: merkeenean, Unicajarenean (kontu gaztea zen), kontuak 3 pezeta irabazi zituen. Garestienean (Caja de Ahorros de Pamplonan) kopurua gutxitu egin zen, 2.265 pezeta. Desberdintasun nabarmena, inondik ere. Balizko erabiltzaileari garesti gertatu zitzaizkion beste entitateak: BBV (1.335 pezeta), Bancaja (1.320 pezeta), La Caixa (1.175 pezeta), Euskadiko Kutxa (1.165 pezeta), Caixa de Catalunya (1.095 pezeta) eta Caja Rioja (1.065 pezeta). Erabiltzaileari diru gutxien kendu diotenen artean, Caja de Ahorros de Navarra (494 pezeta), Caja Rural de Valencia (500 pezeta) eta Ibercaja (595 pezeta) aipatu behar.

Informazio gehiago eta hobea, mesedez

Kontua ireki zen egunean, Caja Rural de Valencia erakundeak bakarrik eman zion CONSUMEReko teknikariari (bezero arrunt gisa bere burua aurkeztuta) mantenimendu gastuei buruzko informazioa, eskatu gabe. Informazio hutsune hori bera gertatu zen sukurtsaletako leihatilan bertan kontuaren laburpena eskatzean ere. Eskaera hori transferentzia biak egin aurretik egin zen eta emaitza ez zen bat ere pozgarria izan: erdia baino gehiagotan, langileak ez zuen laburpena eman nahi izan. Azalpena, une horretara arte eragiketarik egin ez zenez, laburpena eskatzeak ez zuela zentzurik, libretak ere balio zuela informazio hori jakiteko. Banco de Españaren gomendioen aurka doa jokaera hori, ondorengoa baitio: "entitateek obligazioa dute kontuen uneko berri eman eta saldoa justifikatzeko".

22ek postaz bidali zuten transferentzia bien frogagiria. Baina Euskadiko Kutxak eta Ibercajak bakarrik eman zuten tarifa, komisio eta abarri buruzko informazio-orri zabala; gainerako banku eta kutxek kontratuaren kopia baino ez zuten eman, kontratuan bertan zenbaitek orri horiek bezeroari emateko konpromisoa ere hartzen duen arren.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto