Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontu korronte eta aurrezki-libretak: Banketxeek beti irabazten dute

Kontua mantentzeak beste komisio bat

Duela urte batzuetatik hona, lehia gogorra bizi dute banku eta aurrezki kutxek bezeroei mailegutan ematen dieten diruaren prezioa eta inoren kapitalagatik ordaintzen dituzten interesak direla eta. Zorionez, bukatu zen konpetentzia geldiarazteko finantza erakunde handien arteko akordioek sortzen zuten giro erosoa, kontsumitzaileari hainbesterainoko kaltea eragiten ziona; izan ere, maileguengatiko interes-tasen eta aurrezkiengatik ordaintzen zitzaionaren arteko aldea beste herrialde batzuetan baino askoz ere handiagoa zela ikusten zuen kontsumitzaileak.

Hortxe, irabazizko desberdintasun nabarmen horretantxe oinarritzen zen garai hartan banketxeen negozioa. Orain, berriz, ausarki borrokan ari dira banketxe eta aurrezki kutxak bezeroak lortzeko, lehiakideek baino zerbitzu gehiago eta kredituetarako prezio eta interes erakargarriagoak eskaintzeko lehian. Baina (Estatuko banketxeek guztira 750.000 milioi pezeta, zergen ondoren, irabazi zuten iaz) lehia horrek irabazi-margenetan eragin duen murrizketak ez du galera zorrotzik eragin banka sektorearen emaitza-kontuetan eta oparo daude oraindik. Egoera berri horren aurrean, lehen dohainik eskaintzen zituen zerbitzuen truke kobratzen hastea erabaki zuten lehenbiziko neurri gisa. Komisioen ordua iritsi zen: bezeroei gestioengatiko gastu txiki mordo hori kobratzeari ekin diote banku eta aurrezki kutxek; urtearen buruan bezeroentzat milaka pezeta mordoa izan daiteke hori.

CONSUMEReko azterketak argi uzten du 14 aurrezki-kutxetatik lauk (Bancaja, Caja Madrid, Caja Municipal de Pamplona eta Caixak) komisioak kobratu zituztela -250etik 1.200 pezetar bitartekoak- kontua irekita eduki genuen ia sei hilabete horietan, irekita edukitze hutsagatik. Praktika hori onartezin kontsidera daiteke 1993ko "Herri-Aurrezkien Kutxa Orokorren Estatutuaren" arabera, bertan zehazten baita "diruezarleentzat kutxetan aurrezkiak administratzea erabat dohainik izango dela". Caja Pamplonak, gainera, bi aldiz kobratu zuen komisioa (600 pezeta seihileko). Kutxa horretatik aldizkarira adierazi zutenez, 600 pezeta baino ez zen kobratu behar eta libreta kitatu zuen langilearen akatsa izan zen. Beste akats larriago bat ere antzeman zen, Bancajan: entitate horretako kontratuan kontua irekita edukitzea hiru hilabeteko 400 pezeta kobratuko dela ageri den arren, 450 pezeta kobratu zuten. Ondoren Bancajatik aditzera eman zigutenez, kontua mantentzeagatik ordaindu beharreko kopurua 450 pezeta da, kontratuan besterik dioen arren.

Mantentzea kobratu duten sei entitate horietatik bost izan dira, hain zuzen, kontua kitatzerakoan bezeroaren alde saldorik txikiena agertu dutenak. Hauexek dira: Caja de Ahorros de Pamplona (1.200 pezeta kontua mantentzeagatik, akatsez: zenbateko zuzena 600 pezeta zen), BBV (525 pezeta), Bancaja (450 pezeta), La Caixa (500 pezeta) eta Euskadiko Kutxa (497 pezeta). Komisio horiek argi eta garbi adierazten ziren kontratuan eta ia beti (salbuespena, Bancaja) ondo kobratu zituzten, eta kasu batzuetan, are kopuru handiago ordaintzea ekar zezaketen, zenbait kontratutan kobratua baino kopuru handiagoa ezartzen baitzen. Bestalde, zehaztu beharra dago kitapena kontuak irekita zeuden bitartean egin zela, jakina. Urte guztian zehar irekita egon izan balira, mantentzeagatik kobratu ez duten entitateek ere kobratuko zuketen komisio hori eta azken emaitza ezberdina izango zen agian. Urtebetean mantenimendu gastu gisa entitateek kontratuaren arabera kobra ditzaketen kopuruetara begiratzen baditugu, urtean 3.800 pezeta arteko desberdintasunak daude. Gehien kobratuko luketenak Euskadiko Kutxa eta Caja Rural Vasca-Baserritarren Kutxa lirateke (biek, 4.000 pezeta urtean); Kutxak berriz 200 pezeta bakarrik kobratuko luke eta Caja Cantabria eta Unicajak ez lukete ezer kobratuko (azken bi entitate horietan gazte kontuak kontratatu ziren). Edozein kasutan ere, eta ikusi ahal izan denez, zifra horiek ez datoz beti bat kobratu diren kopuruekin, txikiagoak baitira ia beti. Itxura denez, zenbait banku eta aurrezki kutxak nahiago izaten du mugimendurako tarte on batekin jokatzea eta komeni denean mantentzeagatiko komisioak igotzea. Ibercaja, BBK, Vital Kutxa, Banco Santander, Caja Madrid eta BBVko kontratuetan ez da ageri komisio horren zenbatekorik, baina erakunde horietatik bik kobratu egin zuten kontu edo libretak irekita edukitzea (BBV, 525 pezeta, eta Caja Madrid, 250 pezeta).

Kontsumitzaileak informazio gehiago eskatu behar luke puntu horri buruz; kontua irekita edukitzea kobratzen duten erakundeek ere ez dute modu berean jokatzen bezero guztiekin. Adibidez, Euskadiko Kutxak, urtean batezbeste 50.000 pezetako saldoa duten kontuak salbuetsi egiten ditu ordainketa horretatik, epe horretan zorpeko saldorik eduki ez badute. Antzera jokatzen du Bancajak ere. Eta Caja Postal Argentariak ere ez du kontzeptu hori kobratzen, urteko saldoa 100.000 pezetakoa edo handiagoa bada. Eta ez dira salbuespen bakarrak. Bestalde, zenbait erakundek (22tik 11tan berariaz eskatu arren ez zen informaziorik lortu ahal izan) kopuru bat kobratzen du erabiltzaileak kontuan egiten duen mugimendu bakoitzeko, administrazio-gastu kontzeptuan. Banku eta kutxen prezioen arteko konparaketa, beraz, oso zaila da, ezartzen diren irizpideen desberdinagatik eta zenbaiten kontratuetan kobratu egiten dela dioen arren, gero hala egiten ez delako. Kontu eta aurrezki-libretetan idazpenak egitea ez dutela kobratzen adierazi dioten entitateek CONSUMERi (kasuren batean kontuko mugimendu bakoitzagatik kostu jakin bat ageri den arren) La Caixa, Euskadiko Kutxa, BBK, Kutxa, Vital Kutxa, Caja de Ahorros de Navarra, Bancaja, Caja de Ahorros de Pamplona eta Caja Cantabria dira.

550 pezeta arteko komisioa transferentziagatik

Unicajak izan ezik (gazte kontua zen), banku eta kutxa guztiek kobratu dituzte beste bi entitatetara CONSUMERek egindako bi transferentziak (bakoitza 1.000 pezetakoa). Gestio horren prezio garestiaz gain, banku edo kutxek kobratzen dituzten kopuruen arteko desberdintasuna da azpimarragarri: Caixa Catalunyan transferentzia bakoitza 550 pezeta kostatu zen; Caja Rural de Valencia eta Caja de Ahorros de Navarra erakundeetan 250 pezeta baino ez ziren kobratu. Gainerakoetan, oso ezberdinak izan ziren kopuruak. Merkeenen artean, aipaturiko biez gain, Ibercaja, Caja Rural Vasca-Baserritarren Kutxa, Caja Cantabria, BBK eta Euskadiko Kutxa aipatu behar, transferentzia bakoitzeko 350 pezeta baino gutxiago kobratu baitzuten. Beste muturrean, berriz, Caja Rioja eta Caja Municipal de Pamplona daude, 535 pezeta irabazi baitzuten transferentziako eta, aipatu bezala, Caixa de Catalunya, 550 pezeta poltsaratu baitzuen eragiketa bakoitzean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto