Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontu korronte eta aurrezki-libretak: Banketxeek beti irabazten dute

Beharbada ez gara jabetuko baina ordenadoreak, telebista, edo banketxeko txartelak bezain adierazgarri dira kontu korronte eta aurrezki-libretak gure "modus vivendi"aren berri emateko.

  Gure eragiketa ekonomiko guztiak bertatik egiteko irekitzen ditugu: aurrezpenak gorde edo nomina helbideratzetik hasi eta autoaren maileguaren epea edo bizilagun elkarteko hilerokoa ordaintzeko. Bestela esanda, kontu korronte edo libreta baten bitartez inolako endredorik gabe egiten den gestio mordo izugarri hori guztia egiteko. Izan ere, nor bizi da gaur egun banketxeren batean konturik eduki gabe? Kontsumitzaileak bere buruari egin diezaiokeen beste galdera bat, praktikoagoa: zenbat kostatzen ote da finantza erakundeek eskaintzen diguten zerbitzu hori? CONSUMERek hori eta beste hainbat galdera egin dizkio bere buruari eta bertatik bertara jakin nahi izan ditu erantzunak: ia sei hilabetez 22 kontu edo aurrezki libreta eduki ditu zabalik, beste hainbeste finantza erakundetan (14 aurrezki kutxa, 3 kreditu-kooperatiba eta 5 bankutan) estatu guztian zehar, 15.000 pezetako ezarpen bakarrarekin. Ondoren, guztiak kitatu zituen, 1.000 pezetako bi tranferentzia egin eta gero.

Bestalde, CONSUMERek azterketa juridikoa eginda egiaztatu du banku eta aurrezki kutxetako kontratuek aldaketa handiak egin beharko lituzketela legeek esaten dutenera egokitzeko eta kontsumitzaileak zerbitzu hori zein baldintzatan kontratatzen duen uler dezan. Testuak, lege- eta finantza-hizkera korapilatsuan idatziak, ulertezinak izaten dira kontsumitzaile arruntarentzat. Gainera, bi irregulartasun ere antzeman dira: lehena, lau entitatek (BCH, Banco de Valencia, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Vital Kutxak) kontuko zorpekoengatik onartu ezinezko interes altuak kobratzen dituzte, Urteko Tasa Baliokideaaren (UTB) %15 baino gehiago zehazkiago esanda. Legez, "zenbaki gorrien" UTBak ezin du %10,625 baino handiagoa izan (diruaren prezio ofiziala, gaur egun %4,25, bider 2,5 litzateke).

Bigarren irregulartasuna: 22 kontratuetatik 12k abusuzko klausula bat jasotzen dute; horren bidez, banketxeari berariazko ahalmena ematen zaio kontu ezberdinetako saldoak konpentsatzeko, kontu bien titularra erabat berbera izan ez arren (Banco de Españak gomendatzen duen moduan). Ez da zaila ulertzea: jo dezagun erabiltzaile batek milioi bat pezeta duela kontu batean eta kontuaren titularrak erabiltzaile hori eta (adibidez, salbuespeneko kasuetan erabili ahal izan dezan) bere semea direla. Semeak, aldi berean, beste kontu bat ere badauka, banku edo aurrezki kutxa berean, titular bakar gisa, 100.000 pezetako zorpekoarekin. Saldoen konpentsazioak 100.000 pezetak aitaren kontutik kobratzeko aukera emango dio banketxeari. Hau da, bezero baten "zuloa" beste baten dirutik kobratzeko baimena ematen dio.

Kontu korronte eta aurrezki-libretetako kontratuak legez arautu gabe daude ia eta, horrenbestez, jurisprudentziak eta banketxeen beren ohiturek erabakitzen dute arian-arian klausula abusuzkoa den ala ez. Azken kasu horretan, epaileek eman dituzten epaiek eta Banco de Españaren jarraibideek ezartzen dute saldoen konpentsazioa konpentsatu beharreko kontuaren titularrak berberak direnean bakarrik egin ahal izango direla. Hala eta guztiz ere, aztertutako erakundeetatik 12k (erdiak baino gehiagok), kontratuan gaitasun hori aitortzen diote beren buruari; banketxearentzat exekutiboa eta eraginkorra bezain bide kaltegarria da bezeroentzat. Beste hamarrak ez dira askoz hobeak, saldoak konpentsatzeko ahalmena aitortzen baitiote beren buruari, nahiz eta zorduna titular solidario gisa ageri den edozein kontutatik egiteko aukera zehazten ez duten.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto