Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Interneten zerbitzariak: lehen milaka pezeta urtean, doan orain

Internet "informatikako porrokatuen" eremu itxia izatetik, bospasei urteko epean bakarrik, profesional askoren eguneroko lanabes ez ezik, informazioa jaso, aisialdia bete, erosketak egin edo harreman berrietan hasteko alternatiba domestikorik eraginkorrenetako bat izatera iritsi da.

  Urte gutxiren buruan, Interneten nabigatzen ez jakitea gaur analfabeto izatearen parekoa izango dela dioenik ere bada. Horrelako muturretaraino heldu gabe ere, "informazio-autopistek" (gazteengan eta 45 urtez beherako helduengan) piztu duten interesa egunean baino egunean gorago doa, zalantza-izpirik gabe. Erabiltzaile porrokatuenez beste muturreko erabiltzaileen aurrean Internetek ezarriak zituen langetako batzuk (Sareko hizkuntza ia bakarra ingelesa izatea, ordenagailuen eta programen prezio garestia, Sarean lotzen gaituzten enpresek ezarritako zerbitzuen kostu altua -beti bera, ez baitzen erabileraren arabera igo edo jaisten- eta nabigatzeak berak zituen zailtasun teknikoak) desagertuz joan dira piskanaka. Horrela, Sarean barrena gaur ibiltzea sekula baino errazago eta merkeagoa da, informazio-teknologia berriak herritartzeko bidea oraindik luzea bada ere (nabigazioa azkarrago egin ahal izatea eta telefono-hariak erabiltzeko tarifa finkoa eta eskuratzeko modukoa behin betikoz ezartzea, adibidez).

Etxeko beste zeinahi aparailu bezala Internet tartean finkatzean garrantzi handiena izan duten faktoreetako bat, doako zerbitzariak, hau da Internetera dohain konektatzen gaituzten enpresa hornitzaileen (publizitate agresibo eta lauso samarraz, izan ere) agertze zalapartatsua izan da. Oraindik orain urteko 15.000 pezetatik 36.000 bitarteko kostuen truk ematen ari zen zerbitzuaren funtsezko prestazioak gaur doan eskaintzen zaizkio erabiltzaileari. Era horretan, Interneten erabilera masifikatzeari ezarritako eragozpenetako bat, Sarean konektatzearen kostu finkoa (bezeroak zerbitzua erabili edo ez) ez dago gaur, ezabatu egin da. Alor profesionaleko konplexu informatikoek eta, bestetik, jardueran hutsune gutxiago, kalitate handiko prestazioak eta Sareko erabiltzaile aurreratuenek topatzen dituzten arazo korapilatsuak azkar eta zehazki konponduko dituen zerbitzu teknikoa galdaturik, ordaintzeko prest dauden internauta exigenteen etxeko ordenadoreak bakarrik hornitzen dituzte ordaindu beharreko zerbitzariek. CONSUMEReko teknikariek, gaur egun zerbitzu hori dohain eskaintzen duten eta erabiltzaileari Sarean bertan alta emateko aukera ematen dioten Interneteko hornitzaileetatik hamabiren web orriak bisitatu dituzte. Lehendabiziko ondorioa: batzuek eta besteek eskaintzen duten zerbitzuen arteko aldeak nabarmenak dira, itzelak batzuetan.

Garrantzi gehien duena, hasteko, sartzeko eta nabigatzeko abiadura, Interneteko hornitzaile baten kalitate-irizpide funtsezkoa, alegia. Gehientsuek segundoko 56 kilobytez aritzea ziurtatzen duen arren, aztertutako hornitzaileen hirutik batek bakarrik agertzen du bere orrietan sarrera zein abiaduratan egingo den. Beste alde batetik, Red Internauta eta Terra-Teleline dira RDSI abiadura handiko telefono-hariaren bidez konektatzeko aukera interesgarria ematen duten bakarrak.

Enpresa horietako gehienek, beren zerbitzuen artean, posta-kontu bat eskaintzen dute, erabiltzaileak mezuak jaso eta bidal ditzan, eta tarteune bat, bezeroak bere web orria (alde handia dago eskaintzen edukiera batetik bestera: 5 megabytetik 15era bitartean) sor dezan. Hau ez da gauza berria, atari eta bilatzaile batzuek (Yahook, adibidez), duela hilabete zenbaitez geroztik posta-kontuak eta web orriak sortzeko espazioa doan eskaintzen dituzte eta. Aztertu beharreko beste kontu bat: zerbitzuok ematen dituen enpresa hornitzaile bakoitzak nolako kalitatez ematen dituen bi prestazio horiek.

Alderdi nabarietako bat da, dudarik gabe, Interneteko zerbitzari horietatik gehientsuenek baldintzarik hobereneko zerbitzuak (posta-kontu gehien, web orriak gordetzeko espazio handiagoa, sarrerako abiadura bermatua, etab.) bezero onenentzat gordetzen dituztela, hau da, zerbitzua hartzearren ordaintzen dutenentzat. Garbi dago, beste alde batetik, merkealdiak merkealdi, zeinahi telefono-operadoreren eskutik nabigatzea garesti kostatzen zaiola erabiltzaileari, Internet baliatzen ari den bitartean dei lokalaren parekoa ordaintzen baitu, gutxienez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto