Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Erromerozko eta laranjondo-lorezko ezti lorebakarrak: Azukreak baino kaloria gutxiago izaki, nutrizioz aberatsagoa da eztia

Rosmarinus edo erromerozko lau ezti-lagin (Anae, Floresta, Luna de Miel eta El Quexigal) eta Citrus edo laranjondo-lorezko hiru (Anae, Hijas del Sol eta El Quexigal) aztertu dira. Ontzien eduki garbia 500 gramokoa zen denetan, Hijas del Sol-ekoa izan ezik (1.000 gramokoa).

Ezti lorebakarrekoak, banan-banan

Anae. (Romero)

  • 500 gramo garbi. 798 pezeta kiloko, merkeena.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolorerik xigortuena, opakotasun eta jariakortasun ertainekoa, zapore gozo bizi-bizia eta lakartasun apala ahoan".

Floresta. (Romero)

  • 500 gramo garbi. 840 pezeta kiloko.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Denetan gozoena, kolore xigortukoa, ia gardena, jariakortasun ertainekoa eta lakartasun apala ahoan".

Luna de Miel. (Romero)

  • 500 gramo garbi. 880 pezeta kiloko.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Opakoen eta lodiena, zapore gozorik motelena eta lakartasun nabarmenegia ahoan".

GEl Quexigal. (Romero)

  • 500 gramo garbi. 1.290 pezeta kiloko, garestiena. Sakarosarik ez.
  • Dastaketan, 3 puntu: "Kolore hori bizi-bizia, gardentasun eta jariakortasun handiak, denetan usain motelena, zapore garratz xamarra, ahoan leunena". Garrantzi handikoa: dastaketa hau eztietako espezialistek egin balute, lagin honek seguru aski kalifikaziorik hoberenetako bat lortuko zuen.

Anae. (Azahar)

  • 500 gramo garbi. 798 pezeta kiloko, bigarren merkeena.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolorerik horiena, loditasun eta gardentasun handikoa, usain motel xamarrekoa, zapore ez oso garratza eta ahoan leuna".

Hijas del Sol. (Azahar)

  • 1.000 gramo garbi. 635 pezeta kiloko.
  • Egiazko eduki garbia, adierazitakoa baino dezente txikiagoa (47 gramo gutxiago), arauz kanpo. Sakarosarik gabea. Freskotasun-egoera ez da egokia. Laranjondo-lorezkoren polen-portzentaia (0,5%) apal-apala da: horrek adierazten du, ikuspegi komertzialetik (honi buruz arau ofizialik ez baitago) ez dela ezti lorebakarrekoa.
  • Dastaketan, 7 puntu: "kolore xigortukoa, gardentasun eta opakotasun ertaina, zapore gozo bizi-bizia, garraztasun motelekoa, ahoan leun-leuna".

El Quexigal. (Azahar)

  • 500 gramo garbi. 1.238 pezeta kiloko, garestiena da hauxe.
  • Dastaketan, 5 puntu: "Oso hori eta jariakorra, zapore gozo bizi-bizia eta garratz xamarra, ahoan lakarrena". Garrantzi handikoa: dastaketa hau eztietako espezialistek egin balute, lagin honek seguru aski kalifikaziorik hoberenetako bat lortuko zuen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du