Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Esne pasteurizatu osoa: Iraupen luzekoaren antz-antzekoa, denean

Esne pasteurizatuaren ("esne fresko" edo "eguneko esne" izenez ere ezaguna) sei lagin aztertu dira, Clesa, Lauki, Ato, El Prado, Frixia eta Kaiku marketakoak. Lehendabiziko hirurak plastikozko botiletan aurkezten dira eta gainontzekoak, berriz, tetra-brik motako ontzietan.

Laburbilduz

  • Esne pasteurizatuari prozesu bat aplikatzen zaio, germen patogenoen suntsiketa eta flora banalaren murrizketa bermatzeko: une batez (72tik 78 gradu zentigrado bitartean, 15-20 segundoz) berotu egiten da, produktuaren izakera fisiko-kimikorik, edota ezaugarri biologiko edo nutrizionalik nabarmen aldatzeke. Horrelaxe bermatzen da esnea kontsumitzeko ongi kontserbatuko dela egun batzuetan, hozkailuan mantentzen bada.
  • Iraupen luzeko esneari UHT prozesua eman zaio: produktua 140-145 gradutara berotzen da lipar batez (segundo batetik bostera bitartean): era horretan, produktuaren bereizgarriak ia batere aldatu gabe, erabateko esteriltasuna lortzen da eta, gainera, geroago aldakuntza kimiko, fisiko nahiz organoleptikorik gertatzeko aukera biziki murrizten da. Horrela prozesaturiko esnea hilabete batzuetan gorde daiteke, kontsumitu aurretik.
  • Azterketako ondorio nagusia: sei esne pasteurizatuen laginek eta UHT motakoak antzeko balioak agertzen dituzte, produktuaren osaketa, nutrizio-ekarpen eta ezaugarri organoleptikoei (zaporea, kolorea, usaina) dagokiela.
  • Aztertu laginek araua betetzen dute, Frixia markakoak izan ezik: honen gihar-estraktu lehorra legezko gutxienekoaren azpitik dago. Bestetik, arauak onarturiko germen eta koliforme baino gehiago zituen lagin honek.
  • Esne pasteurizatuetan kalitate-prezio erlaziorik onena Ato laginak eskaintzen du, bera delarik bigarren merkeena (91 pezeta kiloko).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du