Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bezero batzuk etxebizitza bat erosi zioten inmobiliaria bati eta ordainketa egiteko, sarrera eman, hainbat epetan zenbait ordainketa egin eta hipoteka-mailegu batean subrogatu zuten gainerako kopurua. Hipoteka-maileguaren subrogazio- eta kitapen- gastu guztiak bezeroengain ziren, Jabetza Erregistrokoak barne, erakunde saltzaileak unilateralki idatzitako kontratuan jasotzen ziren baldintzei jarraituz. Subrogazioko unea iritsi zenean, maileguaren baldintza ekonomikoak oso kaltegarriak ziren merkatuko beste eskaintza batzuen aldean; ondorioz, bezeroek beste mailegu bat eskatu zuten eta subrogazioaren prezioa eta lehengoa aldez aurretik kitatzeagatiko penalizioa ordaindu eta pendiente geratu zen hipotekaren kitapena. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legean oinarrituta, erosleek aurreko kitapenagatik ordaindu behar izan zuten kopurua bueltatzea erreklamatu zioten inmobiliariari, mailegu berria egitearen gastuez gain eta erregistratzearen kitapen-gastuak saltzaileari zegozkiola aitortzea esigitu zuten. Asturiasko Lurralde Auzitegiak, 1999ko martxoaren 5eko epaian, subrogazio-klausulak inmobiliariaren bezeroak neurri gabe kaltetzen zituela ulertu zuen, salerosketa prezioaz gain saltzailearen finantziaketa ere ordaindu egin behar baitzuten eta beraz, finantziaketa bikoitzari eusten baitzioten. Legeak, berriz, eraikuntzari dagokion finantziaketak eta kantzelazio-gastuek ere saltzailearen kontura joan behar dutela dio. Lurralde Auzitegiak, azkenik, penalizazioaren kopurua eta kredituaren interesak itzultzera zigortu zuen saltzailea, erregistroko kitapen-gastuak ahaztu gabe.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa