Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek kalteordaina eskatu zion mediku bati, hark egindako odontologi tratamenduagatik, adituen txosten batek eta Odontologoen Elkarteko beste batek erakutsi zutenez tratamendua zuzena izan ez zelako. Epaitegi Gorenak, ekainaren 28ko epai bidez, obra-kontratu batekin konparatu zuen medikuaren eta gaixoaren arteko harreman juridikoa, kasu honetan haginetako tratamendu bat, anestesia orokorra eskatzen zuen ebakuntza eta protesia jartzea egin zela salbuespen hartuta. Horrela, akordioa ez zela bete kontsideratu zuen eta bezeroari kalteordaina ematera zigortu zuen dentista, bederatzi urtean zehar ondoriorik gabe tratamendu mingarri baten eraginez izan zuen kalte material eta morala zela eta.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa