Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Telebistako lehiaketako saria ez zuen jaso

 Teletrébol izeneko tresna bat erosi ondoren, ikusentzule batek Tele 5eko "Querida Concha" programako lehiaketan parte hartu zuen etxetik. Sari gisa Mercedes 190 auto bat irabazi zuen, baina ez zuen autorik jaso eta lehiaketa antolatzen parte hartu zuten entitate guztien aurkako salaketa jarri zuen. Epaiketan kondenatu egin zituzten guztiak izaera solidarioz, ibilgailua entregatzera edo bestela, merkatuko balioa ordaintzera. Tele 5ek epaiaren aurrean gora jo zuen, lehiaketa emititu besterik ez zuela egin eta sariak emateko ardura erakunde antolatzaileek zutela argudiatuz. Hala ere, Asturiasko Lurralde Auzitegiaren aburuz, (1999ko maiatzaren 24ko epaia) esku-hartzaile guztiek erantzun behar dute lehiakidearen aurrean, Tele 5 barne, programaren iragarkiak eta Teletrébel-aren arau-liburuskak lehiaketak kate pribatu horren ardurapeko gisa aurkezten baitzituen, hau da, publizitate horretan Tele 5 antolatzaile gisa agertzen zen. Epaitegiak Kontsumitzaileen Defentsarako Lege Orokorreko 8. artikulua aplikatu zuen: artikulu horrek engainuzko publizitate eskaintza horren erantzule zein den argitzen ez duen arren, helburua engainuzko publizitateak kontsumitzailearengan sortu dituen espektatibak asetzea delako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du