Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ikastetxe kontzertatuak publikoak baino hiru aldiz garestiago gurasoentzat

Ikastetxe pribatuak garestiagoak dira publikoak eta pribatu kontzertatuak baino, bistan da. Hala ere, ikastetxeen urteko prezioaren ideia zehatzago bat edukitzeko, txosten honetan, aztertutako eskola bakoitzak eskolatze, matrikula, homologazio kuota, eskola-aseguru, erizaintza, gelako material galkor, guraso elkarte eta eskola material (testu liburuak barne) kontzeptuetan kobratzen dituen kopuruak batu ditugu.

Zehaztasun bat

Azterketa hau egiteko ikastetxeak aleatorioki aukera dira. Hainbeste ikastetxe egonik, datuen errepresentagarritasuna gutxi gora-beherakoa izango da seguruenik. Beste arrazoi batzuk ere badaude: herrialde batzuetan ikastetxe pribatu asko dago eta beste batzuetan banakaren bat baino ez. Eta baliteke (nahi gabe) herrialderen batean ikerketarako ikastetxerik garestienak edo merkeenak, dirulaguntza gehien edo gutxien dutenak, edo modernoenak zein antzinakoenak hautatu izana. Muga horiek ahalik eta gehien murrizteko, mota bakoitzeko ikastetxe kopuru handi bat sartzen saiatzen gara, baina adierazgarritasuna ezin da beti absolutua izan. Hobea izango da, jakina, ikastetxe motei dagokienez, adibidez herrialde jakin bateko ikastetxe mota jakin bati dagokionez baino. Bestalde, CONSUMERek ikastetxeak kalifikatzeko erabili dituen parametroak objetiboak diren arren, ezin ukatu ez dela neurtu gurasoentzat garrantzitsu diren hainbat arlo -azpiegituren kalitatea, irakasleen kualifikazioa, ikastetxearen filosofia, haurren bilakaeraren jarraipena egiteko metodo pedagogikoak, aisialdi eta jantoki orduetako zaintzaile kopurua...- hori egitea zaila ezezik ezinezkoa ere badelako. Azken batean, ukiezinak eta konparatzeko zailak direlako azterketa honetatik kanpo geratu diren hainbat elementu.

Eskolaz kanpoko ekintzak, ikastetxe guztietan

Ia azterturiko ikastetxe guztiek aipatzen dute ikasturtean zehar eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen dituztela eta, zalantzarik gabe, kultura eta kirol arlokoak dira gazteenen artean arrakasta handiena dutenak. Orokorrean, ez da desberdintasun handirik antzematen ikastetxearen titulartasunaren arabera, ekintza mota horiek antolatzerakoan; baina ikasleekin atzerriko trukeak edo udalekuak antolatzerakoan, ikastetxe pribatuak -pribatuak zein kontzertatuak- nagusitu egiten dira publikoen aurrean, publikoek ez baitute tradiziorik ekimen horietan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du