Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Jabetza Horizontalaren Lege Berria: Auzoekin ongi konpontzea, nahitaezkoa denak behar bezala funtziona dezan

Batean auzo zaratatsuak eraginiko molestiak direlako, bestean fatxadako obrak egitean edo teilatuaren konponketaren fakturaren kostua banatzean Jabeen Batzordean irizpide desberdinak azaldu direlako...

 Tentsioa lehertu zen azkenean, komunitateko kuota ordaintzeari uko egiten dion auzoa konbentzitzeko modurik ez baitzegoen, edo goiko maizterrak loreak garastatzean gure terraza zikintzen zuelako... Auzoen arteko istilu eta gora-beherek ere gure eguneroko bizitza osatzen dute. Areago, geure burua kontrolatzeko eta irudimena eskatzen digute, tarteka, sesio eta kalapita horiei bidezko konponbidea emango badiegu, borroka eta haserrerik piztu gabe. Honelakoak, jakina, gehienetan saihestekoak badira ere, harik eta mingotsago gertatzen zaizkigu ondasun beraren jabekide izanik, maiz ikusi behar dugun jendearekin jazotzen direnean. Auzokideen komunitateez ari gara, noski. Gauza bat da auzoekin ondo edo gaizki konpontzea (denok baikara berezi xamarrak) eta beste bat, zeharo bestelakoa, komunitatearen funtzionamenduan arazo larriak sor ditzakeelarik, akordiotara iristeko ahalmen edo gaitasun ez izatea, kontu horiek, lehen edo geroago gure bizi-kalitatea hondatu egin dezaketelako. Jardueran eraginkorrak izan daitezen, osoko gestio egokia (profesionalen eskuetan utzi edo ez) eraman behar dute auzoen komunitateek, etxebizitzen eta lokalen jabeen artean behar bezala kontsentsuatuak. Bai egunero sortzen diren arazoak, bai inoiz agertzen zaizkigun apartekoak arretaz konpontzea eta gastuei aurre egitea ahalbideratuko duten akordioetara iritsi ezean, auzoen komunitatea -gestioa dela medio, hain zuzen- geldiarazirik edo amaigabeko liskarrek zamatuegirik gerta liteke: horrek ondorio kaltegarriak ekarriko lizkioke komunitate horrek eskaini eta auzo guztiek jaso behar dituzten zerbitzuei. 1960ko uztailaren 21ean onetsi zen Jabetza Horizontaleko Legeak estreinakoz arautu zituen auzoen komunitatearengan eragina duten kontu behinenak, problema guztiak konpontzeko balio izan ez bazuen ere. Alderdi gehiegi zehazteke utzi izanak ahalbideratzen zuen auzi batzuk betirako soluzionatu gabe geratzea (berankorren zorrak eta igogailua bezalako zerbitzuak instalatzeko akordio-erregimeni zegozkien kontu istilutsuak, besteak beste) eta, era berean, beste arazo zenbaitek epaitegietan geldirik urte luzeak ematea, erakunde horiek epaiak ematea erraztuko zien konkrezio handiagoz jardutea behar zuten eta, kolapso hartatik ateratzeko.

JHL berria eraginkorragoa, egungo arazoak konpontzeko

Harrezkeroztik beste hirutan indarturik (1988, 1990 eta 1992 urteetan), joan den apirilaren amaiera aldean Jabetza Horizontalaren Lege berria indarrean sartu zen. Ia sektore guztiek onuragarritzat hartu duten lege berri horren ekarpenik garrantzizkoenak, alde batetik, auzokide berankorrei zorrak kobratu ahal izateko, komunitateari eman dizkion lanabes eraginkorrak; bestetik, aurrekoa baino malgu eta eragileagoa izango den akordio-erregimena indarrean jarriko du (erabakiak aho batez, 3/5eko gehiengoz, gehiengo soilez... hartzea), guztien adostasuna erabaki gutxiago hartu ahal izateko galdatzen baitu. Zorioneko JHL horren beste hobekuntza bati esker, komunitatea bera gauza izango da erabakiak hartzeko auzoak bilerara joaten ez direnean edo deialdi-agiria jasotzen ez dutenean (izan ere, etxebizitza aldian behin bakarrik okupatzen dutelarik, pisua bigarren egoitza duten auzoei "tuerkak estutu" egiten dizkie legeak). Azpimarra dezagun, bukatzeko, telebista-antena kolektibo zein indibidualak instalatzeko erraztasunak ematen dituela. CONSUMER-eko zerbitzu juridikoen arabera, oraingo legeak eraikinak hobeki kontserbatzen laguntzen omen du, etxearen mantenimendua egitea dela eta, komunitatearen urteko aurrekontuaren %5aren pareko Erreserba-Fondoa osatzera behartzen baititu auzoak, beste neurrien artean. Ez dezagun ahantz, nolanahi, epaitegiak izango direla aurrerantzean ere lege hori interpretatu behar dutenak, liskarrik sortzekotan (ezkaratzeko atea aldatu behar den ala pintatzea aski den erabakitzea baldin bada kontua, konparazio baterako). Kontua da obra egitea ezinbestekoa den ala dagoena hobeturik nahikoa den deliberatzea. Garrantzi handia du, premiazkoa balitz, auzo gehienek harturiko erabakia aski izateak: era horretan, eragindako gastua denek ordaindu beharko lukete eta. Hobekuntza gisa hartzen bada, ordea, atea aldatzearekin bat ez datozenek ez dute faktura ordaindu beharko, osoko kostua komunitateko hiru hilabeteko kuota baino handiagoa ez bada. Obra hori egitea premiazkoa bada, ordea, aski da auzokideen gehiengoa. Hobekuntza-lana egin behar izatekotan, kide guztien adostasuna lortu behar da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto