Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

14 hazbeteko zortzi telebista eramangarri aztertu: Hobe, antena kolektiboari konektaturik

Grundig, Samsung, Panasonic, Philips, Sanyo, Sony, Nokia eta Thomson marketako 14 hazbeteko zortzi telebista eramangarri aztertu dira. Horietako zazpiren prezioak berdintsuak dira, 28.000 pezeta inguruan dabiltza. Salbuespena Sony da, garestiagoa baita: 36.971 pezeta. Denek daukate teleagintea eta aspaldiko telebista eramangarriak baino arin (bederatzi bat kilo pisatzen dute) eta txikiagoak dira.

14 hazbeteko zortzi telebistak, banan-banan

Philips 14 PT1 353

  • 29.016 pezeta. Kalitate-prezio erlaziorik hoberena.
  • Proba guztietan emaitza onak. Energi kontsumo apala. Marka honetako teleagintea da erabiltzeko errazena. Kanpoko itxura eta bukaera, on-onak. Programazioa konplexu samarra duenez, hobetu beharra dauka.
  • Kanal-zenbakia zuzenean sintonizatzeko aukerarik ez du ematen. Berme-agiriko datu batzuk, okerrak.

Sony KV-14 M1E

  • 36.971 pezeta, garestiena. Baita hoberena ere.
  • Soinuaren eta irudiaren kalitatea, oso ona. Kontsumo ertaina. Kanpoko itxura, bukaera eta ergonomia, on-onak. Sintonizazio erraza. Pantaila zilindrikoa daukan bakarra (gainontzekoek esferikoa daukate). Audio eta RCA bideorako sarrera duen bakarra. Pantailaren formatua aldatu eta panoramikoa jartzeko aukera ematen du (4:3tik 16:9ra); telebista orientatzeko plataforma duen bakarra.
  • Egonkortasuna eta emisoren harrera hobetu beharra dauka.

Thompson 14 MG 10 G

  • 27.400 pezeta: merkeenetako bat.
  • Irudiaren kalitatea, eta aparatua erabiltzeko eta sintonizatzeko erraztasuna, onargarriak baino ez. Beste horrenbeste, bukaera, kanpoko itxura eta ergonomiari dagokienez. Kontsumoa, neurrikoa. Bermeko datu batzuk, oker. Haurren okerreko erabileratik babesteko, blokeatzeko aukera.
  • Teleaginteak kanalak automatikoki egoki ditzakeen arren, kanalaren zuzeneko sintonia fina eragitekorik ez du. Programatzeko modua hobetu behar du.

Sanyo CE 14 A1

  • 27.369 pezeta.
  • Irudiaren kalitatea, bukaera eta kanpoko itxura, onargarriak baino ez. Emisoren harrera, on-ona. Kolpeen kontrako erresistentzia handia. Sintonizazio erraza. Teleaginteak, kanalak konmutatu eta automatikoki egokitzeko funtzioz osaturik, marka bereko bideoak maneiatzeko balio du.
  • Programatzeko modua eta argibideak hobetu behar ditu.

Grundig P37-080

  • 28.019 pezeta. Irudiaren kalitatea, ongi.
  • Soinua, berriz, onargarria baizik ez da, maila altuetan distortsioa gertatzen delako. Pausa moduan kontsumo handia egiten du. Lagin honek du teleaginterik zailena: maneiatzeko eta sintonizatzeko unean, konplexu gertatzen da. Dekodifikatzaile digital-analogikoa dauka. Argibide-liburua ez da ulerterraza. Kanala zuzenean sintonizatzeko eta sintonia fina egiteko aukerarik ez du. Teleaginteak, marka bereko bideoak maneiatzeko balio du.
  • Aparatuko argibideak, programazioa eta erabilera hobetzeko modukoak dira.

PanasonicTC-14S4RF

  • 28.946 pezeta. Kontsumo apalenekoa.
  • Audio eta bideorako RCA sarrera dauka aparte, bideo-kamera bat konektatzeko, esate baterako. Teleagintea, erabiltzeko errazenetakoa. Aparatuari buruzko argibideak eta ergonomia, on-onak. Irudiaren distira eta koloreak, ilun samarrak.
  • Kanalen harrera hobetu behar du.

Samsung CB-14 F1T

  • 27.273 pezeta, merkeena.
  • Irudiaren kalitatea, on-ona. Elkargarritasun elektromagnetikoa ez da arauaren araberakoa (sarean beste aparaturen bat konektaturik dagoenean, interferentziak sortzen dira). Emisoren harrera eta luminantzi mailak, on-onak. Ez du aurikulareentzako irteerarik. Pantailaren formatua 4:3tik panoramikora aldatzeko aukera ematen du eta zoom funtzioa dauka.
  • Teletestua duen bakarra. Pizturik dagoenean, gehien kontsumitzen duena.

Nokia MP2 37 M1

  • 28.900 pezeta.
  • Irregulartasun larregi: garantiarik ez duen bakarra, argibideetako liburua ez dagokio modeloari eta kableak ez du adostasun ofizialen markarik agertzen. Irudia eta soinua, ongi. Haurren okerreko erabileratik babesteko, blokeatzeko aukera dauka. Teleaginte handiak, zirkuitulaburrak erraz sor ditzakeen portapila dauka.
  • Dekodifikatzaile analogiko-digitala dauka eta formatu panoramikoa ezar dakioke.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du