Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

14 hazbeteko zortzi telebista eramangarri aztertu: Hobe, antena kolektiboari konektaturik

Grundig, Samsung, Panasonic, Philips, Sanyo, Sony, Nokia eta Thomson marketako 14 hazbeteko zortzi telebista eramangarri aztertu dira. Horietako zazpiren prezioak berdintsuak dira, 28.000 pezeta inguruan dabiltza. Salbuespena Sony da, garestiagoa baita: 36.971 pezeta. Denek daukate teleagintea eta aspaldiko telebista eramangarriak baino arin (bederatzi bat kilo pisatzen dute) eta txikiagoak dira.

Laburbilduz

  • 14 hazbeteko zortzi telebista eramangarri aztertu dira, Grundig, Samsung, Panasonic, Philips, Sanyo, Sony, Nokia eta Thomson markakoak. Zazpiren prezioak antzekoak dira (28.000 pezeta inguru). Sony laginaren prezioa ia 37.000 pezetaraino igotzen da. Zortziek dute teleagintea.
  • Ongi eginak daude. Segurtasuna dela eta, araua denek betetzen dute, erabiltzeko errazak dira hein batez (nahiz askok hobetu beharra duten) eta bukaera ona agertzen dute, era berean. Soinuaren eta irudiaren kalitate ona eskaintzen dute (aparatu estereorik ez zegoen laginen artean) eta energi kontsumoari dagokiola, apal dabiltza denak.
  • Hoberena Sony da, soinuaren eta irudiaren kalitate handiagatik eta laboratorioko proba guzti-guztiak gainditu dituelako. Pantaila zilindrikoa (teorian, hobea) daukan bakarra da: gainontzekoek esferikoa dute.
  • Philips (29.000 pezeta) dugu kalitate-prezio aukerarik onena, laboratorioko entseiuetan emaitza onak eskaini dituelako eta energi kontsumo txikia egiten duelako.
  • Bere antena teleskopikoa bakarrik erabiliz, aparatu bakar batek ez ditu kanal guztiak ongi sintonizatzen; beraz, hobe da antena kolektiboaren hartuneari lotzea.
  • Irregulartasun urri: Nokia markakoak ez du bermerik, gainontzeko guztienek urtebetea babesten duten bitartean. Lagin horretako gidaliburua marka bereko beste modelo batekoa da. Samsumg aparatuak, bere aldetik, elkargarritasun elektromagnetikoa dela eta, ez du arauak xedatutakoa betetzen: sarean beste aparatu elektrikoren bat konektatzean interferentziak agertzen dira horren pantailan.
  • Soinuaren eta irudiaren kalitaterik hoberena Sony eta Samsumg telebistek eskaintzen dute.
  • Errazen maneiatzen den teleagintea Philips laginari dagokiona da. Erabiltzeko zailena, berriz, Grundig markakoa. Samsung da teletestua daukan aparatu bakarra.
  • Grundig eta Samsung dira kontsumo handienekoak (gutxi, dena den: bost bat pezeta egunean, 4 orduz martxan eta 20 orduz pausa jarreran ezarrita); Panasonic da apalenekoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du