Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Pikillo piperren: Gehientsuek, adierazitakoa baino kalitate urriagoa

Osorik ontziratutako pikillo piperren zortzi lagin aztertu dira (Dantza, Martínez, La Catedral, Carasusan, Cidacos, Bajamar, Bonduelle eta Lodosa), 235 eta 185 gramo bitarte produktu garbi daukaten latetan merkaturatzen direnak. Pisu garbi xukatuari dagokionez (piper hutsen pisua, alegia), 200 eta 150 gramo bitartean daude laginak.

Latako pikillo piperrak, banan-banan

Bajamar.

  • 185 gramo garbi eta 150 gramo xukatu. 1.553 pezeta kilo xukatuko. Aukera politenetako bat.
  • Lehen kategoriakoak dira, etiketak apartekoak direla dioen arren. Kiskalitako azalera gutxien dutenak, baina piper zulatu gehien ere bai.
  • Dastaketan, 5 puntu: "Tamaina handikoak, hazi gutxi, alea osorik, zapore ertainekoak, samurrak".

La Catedral

  • 235 gramo garbi eta 180 gramo xukatu. 2.250 pezeta kilo xukatuko, garestienak. Ainitzez, kalitaterik onenetakoak. Prezioa askorik zaintzen ez duenarentzat, aukera onena.
  • Adierazi eta izan, aparteko kategoriakoak dira.
  • Dastaketan, 8 puntu: "Kolore gorri ilunekoak, tamaina handikoak, alea osorik, hazi gutxi, zapore bizikoak, tinkoak".

Lodosa

  • 235 gramo garbi eta 200 gramo xukatu. 1.875 pezeta kilo xukatuko. Aukera polita hau ere.
  • Apartekotzat agertzen bada ere, lehen kategoriakoa besterik ez da.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolore gorri-gorria, tamaina handikoak, alea osorik, hazi gutxi, zapore bizikoak, tinkotasun ertaina".

Dantza.

  • 230 gramo garbi eta 190 gramo xukatu. Garestiak: 2.205 pezeta kilo xukatuko.
  • Lehen kategoriakoak dira egiaz, apartekoak direla adierazi arren.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolore gorri ilunekoak, tamaina polita, alea osorik, hazi gutxi, zapore onekoak, tinkotasun ertaina".

Bonduelle

  • 185 gramo garbi eta 150 gramo xukatu. 1.327 pezeta kilo xukatuko: merkeenak, beraz.
  • Lehen kategoriakoak dira, horrelakorik aipatzen ez duenez (nahitaezkoa den arren). Aleetako asko (%22) puskatu eta zulodunak (%26).
  • Dastaketan, 5 puntu: "Tamaina, usain, zapore eta tinkotasun ertainak, hazi gehien eta aleen osotasunean akats gehien agertzen dituena".

Carasusan

  • 185 gramo garbi eta 150 gramo xukatu. 1.927 pezeta kilo xukatuko.
  • Adierazitako kategoria, egiazkoa: lehena. Ale puskatu gehiegi (%28) eta hazi ugariegi.
  • Dastaketan, 4 puntu: "Kolore hits-hitsa, ale txikiak, zapore motela, samurrenak".

Martínez.

  • 185 gramo garbi eta 150 gramo xukatu. Merkeak: 1.493 pezeta kilo xukatuko.
  • Aparteko kategoria adierazten duen arren, bigarrenera ere ez da iristen. Kolore hitseko piperren kopurua handiagoa da gorri biziena baino. Kiskalitako azal gehiegi (%2,8) eta piper puskatu gehiegi (%28).
  • Dastaketan, 4 puntu: "Kolore hitsagoa, tamainaz txikienetakoa, zaporez minenak".

Cidacos

  • 185 gramo garbi eta 150 gramo xukatu. Merkeak, 1.573 pezeta kilo xukatuko.
  • Aparteko kategoriakotzat agertzen den arren, bigarrenera ere ez da iristen. Azal kiskali handiegia (%2,5) eta piper zulatu ugariegi (%24).
  • Dastaketan, 4 puntu: "Txikienak, kolore onekoak, alea osorik, hazi gutxi, zapore motela, samurrak".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du