Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Pikillo piperren: Gehientsuek, adierazitakoa baino kalitate urriagoa

Osorik ontziratutako pikillo piperren zortzi lagin aztertu dira (Dantza, Martínez, La Catedral, Carasusan, Cidacos, Bajamar, Bonduelle eta Lodosa), 235 eta 185 gramo bitarte produktu garbi daukaten latetan merkaturatzen direnak. Pisu garbi xukatuari dagokionez (piper hutsen pisua, alegia), 200 eta 150 gramo bitartean daude laginak.

Laburbilduz

  • 235 eta 180 gramo bitarteko latetan aurkezturik, pikillo piper osoen zortzi lagin aztertu dira. Barazkia izaki, pikillo piperra garesti gertatzen da: kilo xukatuko 2.250 (La Catedral) eta 1.327 pezeta (Bonduelle) bitartean dabil.
  • C bitamina asko eta oso-oso kaloria gutxi ditu piperrak, ur ugari baitauka eta gantzik ez, ia. Obeso eta hipertentsoek arazorik izateke kontsumi dezakete piperra, baina gastritis, ultzera edo liseri-aparatuko bestelako arazorik nozitzen duenak itzuri egin beharko die, piperrek hesteetako mukosa narritatu egiten dutelako.
  • La Catedral eta Carasusan markakoek bakarrik adierazi dute fruituen egiazko kategoria: Araudiak xedatzen dituen kalitate-parametroak laboratorioan behaturik egiaztatzen da hori. Aparteko kalitatekotzat zortzi laginetatik bost agertzen diren bitartean, egiaz hiru lehen kategoriakoak dira (Dantza, Bajamar eta Lodosa), kolore-akatsak dituztelako eta onartutakoa baino azalera gehiago dutelako kiskalia; beste bi (Martínez eta Cidacos) kategoriatik at daude; ez dira bigarrenera ere iristen. Bonduelle markakoak -araudia urratuta, kategoriarik adierazten ez duelako-lehen kategoriakoak dira.
  • Dastaketan La Catedral (8 puntu) nabarmendu zen, ondotik Dantza eta Lodosa (6 puntu) zetozkiola. Hirurek dute jatorri-izendapena eta hirurak daude garestienen artean. Mahaikideei gutxien gustatu zitzaizkienak, azkenik, Carasusan, Cidacos eta Martínez izan ziren.
  • Aukera hoberenak La Catedral (garestiena den arren, kalitate garai-garaikoa da) eta Bajamar (kalitate onargarriko piperrak prezio apalean eskaintzen baititu) izan ziren.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du