Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek bigarren eskuko auto bat erosi zuen salerosketa etxe batean. Kontratuan ez zen garantia eperik zehazten, baina izkutuko akatsik gertatuz gero erantzukizunik gabe uzten zuen saltzailea. Erosi eta bi hilabetera su hartu zuen autoak arrazoi jakinik gabe eta kontsumitzaileak ordaindutako kopurua itzultzea eskatu zion saltzaileari.
Albaceteko Lurralde Auzitegiak, 1998ko azaroaren 25eko epai bidez, Kontsumitzailearen Defentsarako Legearen arabera garantia epea derrigorrezkoa dela erabaki zuen eta fede onaren kontrako jokaeratzat jo zuen ibilgalua akastuna izateko aukeraren aurrean erantzukizunik ez onartzea. Horrela, eta sutearen zergatia zehaztea ezinezkoa zenez, kalteordain gisa erosketa-prezioaren herena ordaintzera zigortu zuen epaitegiak saltzailea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa