Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Emakume bat lurrera erori zen gurpil-aulkian dabiltzan elbarrientzat jarritako arrapala batetik espaloia jaisterakoan. Istripuaren ondorioz hainbat lesio izan zuen emakumeak eta mediku-bajan izan zen (220 egun inguruz etxeko lanak egiteko gauza ez zela). Hori dela eta, demanda jarri zuen Valentziako Carcaixent herriko Udalaren eta bere aseguru etxearen aurka, kalteordaina eskatuaz.
Oinezkoak aurkezturiko txosten teknikoaren arabera, arrapalak %20tik gorako angelua edo aldapa zuen zenbait puntutan; Udalak berriz, adierazi zuen desnibel hori minusbaliatuen mugimenduak errazteko jartzen dela eta ez dela gainerako oinezkoentzat. Txosten biak azterturik, Valentziako Lurralde Auzitegiak, 1999ko abenduaren 19ko epaian, baztertu egin zuen Carcaixent-eko Udalaren azalpena. Epaitegiaren ustez arrapala mota honen berariazko erabilpena gora-behera, kalean daudenez, oinezko guztiek erabiltzeko modukoak izan behar dute arrapalek, kalean daudenez, inorentzat arriskutsu izan gabe.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa