Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Ginekologo batek koliko nefritikoa diagnostikatu zion emakume haurdun bati sabeleko minez joan zitzaionean; baina emakumearen eskariz eritetxe bereko emagin batek ordu batzuk geroago egiaztatu zuen moduan, erdiminetan zen emakumea. Atzerapenaren eraginez, lesioekin jaio zen haurra eta ginekologoa egin zuten erantzule, zuhurgabekeria delituagatik.
Epaitegi Gorenaren aburuz (1999ko urtarrilaren 22ko epaia) ginekologoak saltoan pasa zituen diagnostikoa eman aurretik hainbat kontsulta eta azterketa: ez zuen kasua urologoarekin kontsultatu eta haurdunari ez zion ginekologi azterketarik egin. Horrela, izaera profesionaleko zuhurgabekeria larriaz pertsona bat (ez fetua) kaltetzea leporatu zioten ginekologoari, erditzea hastearekin fetua pertsona bihurtzen dela kontsideratuta.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa