Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Spray garbitzailea lehertu egin zen

Kontsumitzaile batek zauriak izan zituen eskuineko besoan eta eskuan espray [spray] garbitzaile bat lurrera erori (20 zentrimetro inguruko altueratik) eta lehertzean. Era horretako ontzi batek eztanda egitea normala ez denez eta produktua ongi fabrikaturik zegoela kontuan izanda, ontzia gordetzen zen lekuan kaltetu bide zen, harraskaren azpian gordetzen baitzuen, garbiketarako beste produktu batzuekin batera.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren iritziz, (1998ko martxoaren 26ko epaia) erabiltzaileari ezin zaio leporatu gordetzeko lekua desegokia denik, garbiketarako produktua izanik, antzeko beste garbikari batzuekin batera gordetzea baita normalena. Horrela, bada, ontziak non eta nola gorde behar den adierazten duen informaziorik ez izatea fabrikatzailearen akatsa da eta erabiltzailearentzat arriskua sortzen duenez, epaitegiak produktu akastunagatik kaltea ordaintzera zigortu zuen fabrikatzailea, Kontsumitzailearen Defentsarako Legean eta Erantzukizunari buruzkoan oinarrituta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du