Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Duela ia urte eta erdi larruzko jaka bat erosi nuen 90.000 pezeta inguru ordainduta. Orain dela gutxi, tindategira eraman nuenean, garbi itzuli zidaten baina "urak hartuta" eta zahartuta zegoen. Tindategian erreklamazioa aurkeztu dut baina inolako akatsik ez dutela egin eta jantzia kalitate txarrekoa zela esaten didate behin eta berriz. Zer egin dezaket?
Tindategian erreklamazioa ahoz egin baduzu, eska ezazu erreklamazio-orria zure kexa idatziz jasota uzteko eta ondoren, Kontsumoko Epaitegi Arbitralera jo dezakezu. Establezimenduak arbitraia onartzen ez badu, bide judizialetik jotzea erabaki dezakezu. Izan ere, sektore horretako profesionalak bereiztu egin behar ditu zerbitzua eskaintzerakoan erabilitako tratamendu eta produktuak, jantzia egiteko erabilitako ehun eta materialen arabera. Zerbitzu akastunagatik eta tindatzailearen zabarkeriazko jokaeragatik, kalteordaina eska daiteke, jantziagatik ordaindutako prezioa baino txikiagoa, dagoeneko erabilita baitzegoen eta erosi zenetik denbora pasa delako, Kode Zibileko 1.101 eta 1.104 artikuluetan oinarrita. Berriki emandako zenbait epaitzak (Zaragozako Lurralde Auzitegiaren 1998ko urtarrilaren 27koak eta A Coruñako Lurralde Auzitegiaren 1999ko urtarrilaren 27koak) kontsumitzaileari eman diote arrazoia antzeko kasuetan. Prozeduran zehar baliteke aditu baten zerbitzuak behar izatea, jantziak izan dituen kalteei buruzko txostena egin dezan. Gainera, adituak kalteen arrazoia ehunaren akatsa edo kalitate eskasa izan dela esan arren, ez du esan nahi tindatzaileak erantzukizunik ez duenik. Tindategiak jakin egin behar du jakari zein garbiketa-tratamendu eman behar zaion eta bezeroari ondorio posibleen berri eman behar dio. Halaber, kontsumitzaileak egiaztatu egin beharko du jakarengatik ordaindu zuen prezioa, kalteordaina eskatu ahal izateko.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa