Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bizilagunekin arazoak urbanizazio berri batean

  Lorategidun urbanizazio txiki eraiki berri batean bizi naiz. Etxebizitza batzuen jabeak kanpoan izaten dira urterik gehienean, bigarren etxebizitza baitute hemengoa eta Komunitate Batzarrean oso zaila izaten da arazoak konpontzea. Bestalde, etxe bateko maizterrak goizaldeko ordu txikietan egiten dituen festetako zaratekin zigortzen gaitu eta gainera, gure lorategia txikitzen saiatzen da. Nola jokatu behar dugu?

Jabego Horizontalaren Legearen erreformarako lege berriari jarraituz, jabe guztiak derrigortuta daude komunitateko idazkariari (administratzaileari) Espainiako ohiko bizilekua jakinaraztera, zitazio eta jakinarazpenetarako. Urbanizaziotik falta diren jabeek baldintza hori betetzen ez badute, komunitate horretako etxebizitza edo lokala izango dute helbide zitazioetarako eta balio juridiko osoa izango dute etxebizitzan dagoenari emandako jakinarazpenek. Zitazio edo jakinarazpenak entregatzea ezinezko balitz, horretan saiatu eta hirugarren egunetik aurrera jakinarazpena komunitateko iragarki taulan jarri ahal izango da eta balio juridiko osoa izango du. Jakinarazpenean data eta jakinarazpen modu hori zergatik erabiltzen den jarriko da eta idazkariaren sinadura eta presidentearen oniritzia izango ditu. Hala ere, jabe horiei zitazio eta jakinarazpenetarako Espainian helbide bat eman dezaten edo -hobeto- batzarretan beren izenean botoa eman dezan urbanizazioan ordezkari bat izenda dezaten errekeritzea gomendatzen dizuegu. Zarata ateratzen duen maizterraren egoerari buruz, Poliziaren aurrean salaketa jartzea gomendatzen dizuegu eta Jabego Horizontalaren Lege berriko 7. artikuluari jarraituz, presidenteak zaratak behin betiko etetea eska diezaiola, bestela, egoki diren ekintza judizialak hasiko direla ohartarazita. Ohartarazpenaren berri etxebizitzaren jabeari ere idatziz eman behar zaio. Jarrera berarekin jarrraitu eta inolako konponbiderik ematen ez badu, Batzarra deitzea komeniko da, epaitegiko auzi-eskea hasteko. Epaileak, kautelazko neurri moduan, aktibitatea bertan behera uztea agindu ahal izango du, epailearekiko desobedientzia delituaren ohartarazpena eginez. Epaileak kalte eta galerengatiko kalteordaina erabaki dezake edota maizter gogaikarri horren alokairu kontratua etetea ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto