Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Haurra adoptatzea: Ez da erraza: dirua, izapideak eta denbora behar dira

Adopzio kopurua izugarri ugaritu da Espainian 1995etik. Autonomia Erkidegoka, Katalunia, Andaluzia, Madril eta Valentziak urtean 700 eskaeratik gora ditu bakoitzak eta kopuru horretatik behera, Gaztela-Mantxa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Gaztela-Leon, urtean ia 200 eskaeratara iristen dira.

  Baina kopurua ezezik, haurrak adoptatzeari buruz beste zenbait gauza ere aldatu da. Duela urte batzuetatik hona, antzutasun arazoak dituzten bikoteak ez dira haur bat adoptatu nahian dabiltzan bakarrak. Gaur egun, familia egonkor askok aztertzen du aukera hori, antzutasun arazorik izan ez arren, aurrez seme-alabak eduki edo ez. Baita bakardadean guraso izatea erabakitzen duten gizon edo emakumeek ere, orain arteko gizarte eredua -seme-alabak hazten dituen bikotearena- hautsiaz. Jaiotze-tasa gorako bide apalean abiatu zen 1997an eta balio handia eman zaio horri, bizi dugun testingurua dela eta: azken bi hamarkada hauetan etengabe behera egin du haurdunaldi kopuruak. Estatuko Estatistika Institutuak (INE) aurreko urtean baino 3.000 jaiotza gehiago jaso zituen 1997an. Datu esperantzagarri da. Baina hain analisi matematikoa egin gabe eta alde sozialari gehiago begiratuta, zuhur ageri dira azterketa demografikoetako adituak, txertatuta baitaude euforiaren kontra. Sentsibizilizazio handia dago, oraindik ere oso urria baita Estatu mailan jaiotza kopurua. Ugalkortasunari buruzko estatistikak -emankortasun-adinean dagoen emakume bakoitzaren batez besteko haur kopurua zenbatzen duenak- 1997an Estatuko emakumeek batez beste 1,16 seme-alaba izaten zituztela adierazten zuen. Kopuru hori tasa idealetik oso urruti dagoela esaten dute adituek. Zenbait herrialdek, Nikaraguak esaterako (Latinoamerikako jaiotze-tasa handiena duenak), Estatu espainolean baino lau aldiz tasa handiagoa daukate.

Atzerriko haurrak, errazago eta merkeago

Ia ezinezkoa da bertako ume bat adoptatzea. Oso ume gutxi dago adopzio erregimenean eta autonomia elkarte askotan itxita daude zerrendak. Historia honetako kapitulurik tristeenaren protagonistak haur nagusi samarrak edo gaixotasun larriren bat (Down sindromea, itzulezinezko ezgaitasun fisikoa edo mentala...) dutenak dira. Oso aukera gutxi dute familiako maitasuna eta kide izatearen berotasuna gozatzeko. Gehienetan, ume horiek ez dituzte adopzio-bidean jarri ere egiten. Kasurik onenean ere, ume bat adoptatzeko sei eta bederatzi urte bitarte itxaron behar izaten da hemen. Ez da, beraz, harritzekoa horretarako gogoz daudenek atzerrirako bidea aukeratzea: 1996an %43 gehitu zen atzerriko umea eskatzen zutenen kopurua. Hauexek dira umeen jatorrizko herrialdeak, gogokoenetik hasita: Kolonbia (eskaeren %50 inguru), India, Txina, Peru, Mexiko, Errusia, Brasil eta Errepublika Dominikarra.

Izapidea eta gastua, herrialdearen arabera

Adopzio tramitea hasi duen familiak ordaindu beharreko kostua oso ezberdina da haurraren herrialdearen arabera. Kolonbian 400.000 pezeta inguru ordaindu behar da eta Ameriketako beste herrialde batzuetan -Peru edo Bolivian esate baterako- 750.000 pezetara artekoa izan daiteke gastua. Agiriak prestatzea garestiago ateratzen da umea Europa ekialdeko herriren batekoa bada (bi milioi pezeta haur errumaniar edo errusiarra etxeratzeko). Gastu horri, gainera, umea izendatutakoan hura ezagutzera jatorrizko herrialdera joatearena gehitu behar zaio. Bertako egonaldia 30 egun ingurukoa izan daiteke, Errumanian esaterako, edo luzeagoa Perun (45 eta 70 egun bitartekoa baita). Azkenik, Autonomia Erkidego bakoitzeko Gizarte Zerbitzuek ezarrita ECAI (Entidad Colaboradora de la Adopción Internacional) izeneko erakundeari ordaindu beharreko kopurua aipatu behar da. Orokorrean, irabazi asmorik gabeko erakunde horrek adopziorako umeak eskaintzen dituzten herrialdeetarako nazioarteko lankidetza-programak burutzeko erabiltzen du diru horren zati bat, egoera txarrenean dauden gaztetxoak hobeto babeste aldera.

  • Eskatu informazioa Autonomia Erkidegoan haurren harrera eta adopzioa bideratzen duten erakundeetan.
  • Eskaera aurkeztu, ondorengo agiriok erantsita:
  • Erkidegoko Gizarte Zerbitzuetara jo, Egokitasun Egiaztagiria eskuratzeko. Legez babestutako adopziorako ezinbestekoa da eta azterketa psiko-soziala gainditu beharra dago agrii hori lortzeko.
  • Agiri guztiak Adin Txikikoaren Babeserako Batzordera bidali.
  • Adopziorako eskaerari ondorengo dokumentazio hau erantsi behar zaio:
  • Umea izendatutakoan:


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto