Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Eguzkitiko energia

Oraindik, hastapenetan

Historiaren hasiera-hasieratik, baliabide-iturri agortezina da eguzkia gizakiarentzat eta bizidun guztientzat. Mende amaieran gauden honetan, azken hamarkada hauetan ezagutu dugun iraultza teknologiko izugarriak energia-aukera paregabe horren probetxamenduan ezertarako balio izan ote duen galdetzen diogu geure buruari.

  Zifren arabera, ezer gutxi aurreratu da: 1999rako munduko herrialde guztiek kontsumitu dutena baino lau mila bider energia gehiago eman dio eguzkiak Lurrari. Estatu espainiarrak, bere kokapen eta eguraldi paregabea dela eta, abantaila du Europako gainerako herrialdeen aldean: estatuko metro karratu bakoitzak urteko 1.500 kilovatio orduko energia jasotzen du, Bartzelonako hiriaren urteko energia-beharrak hamar aldiz asetzeko adina eta argindar kontsumoa 30 aldiz asetzeko beste. Baina errealitatea gordina da: eguzkitik lortutako energia Estatuko kontsumo osoaren %0,003koa baino ez da. Hau da, hogeita hamairu milatik zati bat besterik ez. Energia iturri horren abantailak ikaragarrizkoak dira: garbia eta agortezina da. Eta beraz, petrolioaren eta hain seguruak ez diren beste alternatiba batzuen (zentral nuklearren) eta kutsagarriagoen (zentral termiko eta nuklearren) morrontzatik aska gaitzake. Puntu ahul bakarra du: eguzkiaren erradiazioa motelagoa dela neguan (energia gehien behar denean). Bestalde, ezinbestekoa da eguzkitiko energia hartu, pilatu eta banatzeko teknologia garatzea, erabiltzaileari eskaintzen zaizkion gainerako aukeren alboan konpetitibo izango bada.

Zer egin Eguzkiaren energiarekin

Bero-kolektoreak baliatuz beroa lor daiteke eta elektrizitatea berriz modulu fotoboltaikoen bidez; prozesu horiek biek ez dute batak bestearekin zerikusirik, ez teknologian ez aplikazioan.

Fotovoltaikoa gelaska fotoelektrikoek sorturiko eguzkitiko energia da. Gelaska horiek argia potentzial elektriko bihurtzeko gai dira, inolako eragin termikorik jasan gabe (Eguzkitiko energiaren %9tik %14ra bitarte probetxatzen da). Energia termikoa eguzki-kolektore edo eguzki-plaka termiko bidez lortzen da, jasotako lehengaiaren %40-60 inguru berotasun bihurtzen baitute. Diametro txikiagoko kanal paraleloz elkarri lotuta dauden bi hodik osatzen dute eguzki-kolektorea. Kanal horiek beroa hodirantz bidaltzen duten hegats batzuk dituzte; hodian zehar fluido bat doa (ura eskuarki). Etekin handiagoa lortzeko, kaxa baten barruan sartzen da guztia, goiko aldean beira eta behekoan isolatzailea dituela, energia kanpoko aldera gal ez dadin. Lau metro karratuko eguzki-plakak eta sortutako energiaren metatzaileak osatutako sistema nahikoa omen da lau kideko familia baten ur bero kontsumoa hornitzeko.

Sistema honen defendatzaileek esaten dutenez, nekazaritzan antzematen da beste abantaila bat: eguzkitiko negutegiekin uzta hobeak biltzen dira denbora laburragoan. Gainera, nekazaritzako lehortegiek energia gutxiago kontsumitzen dute eguzki bidezko sistema batekin bateratuta eta ur-araztegiek edo ura gatzgabetzeko lantegiek erregairik gabe funtzioa dezakete. Eguzkitiko energia, gainera, landa-elektrifikazioaren arazoa konpontzeko bide gisa ikusten da gaur egun, beste alternatiba batzuen aldean dituen abantailak direla eta: ez da kutsagarria eta ez du zaratarik sortzen, ez du erregairik eta mantenimendurik behar, eta egun lainotuetan ere funtzionatzen dute nekazaritzarako eguzkitiko sistemek, errendimendu txikiagoa izan arren, hodeietan zehar sartzen diren eguzki izpiak metatuz.

Energia merkea, baina epe luzera bakarrik

Eguzkiak sortzen duen lehengaiaren probetxamenduak duen arazo nagusia ekonomikoa da. Eguzki-zelulak garestiak dira oraindik, baina fabrikazioa kopuru handian egiten hasten denean, seguruenik konbertsio fotovoltaikoan oinarrituko da herrialderik eguzkitsuenetako elektrizitatearen zati handi bat; eta gainera, hasiera batean bederen bateratu egin ahal izango da beste energia iturri batzuekin, instalazioak eguneratzen diru kopuru handiegiak gastatu beharrik eduki gabe.

Adibide bat jartzearren, gas-galdara baten kostua 100.000 pezeta inguruko da; eguzki-plakak pilatzaile eta guzti jartzearena, berriz, 300.000 inguru. Gas kontsumoa ordaindu egin behar da aldian behin, baina eguzkitiko energia erabat doakoa da. Gainera, Administrazioak dirulaguntzak eskaintzen ditu era honetako instalazioak bultzatzeko. Bost laguneko familia batentzako moduko ekipo termiko trinkoak 300.000 pezeta baino gehixeago balio du; karabana baterako asteburuetako argiztapen fotovotaikoko oinarrizko sistema bat, berriz, 56.000 pezeta kostatzen da. Eta baserrirako argiztapen-ekipoa 250.000 pezetaren azpitik ibiliko da.

Eguzkitiko energiari bultzada

Herritarren gehiengoak oraindik zergatik ez duen erabiltzen galdetzen diote euren buruari energia berriztagarriaren aldekoek, batez ere eraginkortasuna frogatuta dagoen aplikazioez. Euren ustez hutsegite larria da eguzkitiko energia faktore ekonomikoak bakarrik kontuan hartuta beste energia iturri batzuekin alderatzea, epe ertain eta luzera bestelako mugak konpentsatzeko adina abantaila baitu energia mota honek. Argudio honen kontra, petrolio- eta elektrizitate-konpainia handiek energia-iturrien kontrola argudiatzen dute, eguzkitiko energia kontrola ezina delako, putzu edo hustiapen-erreserbetan pilatzen ez delako eta banaketarako ontziratzea ezinezkoa delako.

Horregatik, eguzkiaren alternatibak ez ditu erabat asebetetzen energia-enpresak. Zenbaitek egin izan du saiakeraren bat: balio ekologiko berezirik gabeko gune natural zabalak mugarritu eta argia kontzentratzeko hartzaile izugarriak eraiki zituzten; bertan, argia energia elektriko bihurtu eta ohiko banaketa-sareetan sartutakoan, erabiltzaileei zentral termiko edo nuklearretan sortutako elektrizitatea bailitzan saltzeko asmoz. Ez zuten arrakastarik izan.

  • Eguzki-kolektoreen eta modulo fotovoltaikoen kalitate kontrola hobetu egin behar da, errendimendu hobea lortzeko baino areago, mantenimendurik txikienarekin gutxienez hogeita hamar urteko iraupena bermatzeko.
  • Eraikuntza-arauetan etorkizunerako eguzkitiko energiaren instalazioa jartzeko aukera utzi. Horrela, azalera libre ongi orientatuak sortuko lirateke eta, horrez gain, eraikin edo etxebizitzaren eraikuntzan instalazioaren zati bat eginda utziko litzateke etorkizunerako.
  • Administrazioaren erakin berrietan eguzkitiko energi-hargailuak jarri, gutxienez ura berotzeko eta oinarrizko elektrifikaziorako.
  • Kontsumitzaileari kontsumitzen duen energia elektrikoaren zati bat gutxienez autogeneratzeko aukera eskaini eta horretarako banaketa elektrikoari zuzenean lotutako modulu fotovoltaikoak ezartzeko aukera eman.
  • Herritarren artean energia-kontsumoa gutxitzera bideratutako heziketa bultzatu.
  • Eguzkitiko energia eta beste alternatiba batzuk errentagarritasun ekonomikoaren aldetik konparatzerakoan, dimentsio guztiak kontuan izanda egin beharko litzateke, hau da, eguzkitiko alternatiba baino merkeago aurkezten zaigun zenbait instalazioren kostu soziala eta arrisku-prebentzioa (zentral nuklearrena esate baterako) kontuan izan beharko litzateke.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto