Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Gaur-gaurko aldizkariak 25 urte eta etorkizunari begira

Mendearen azken urteko oporren bueltako CONSUMER honek 25. zenbakia betetzen du, paperean. Urteurren esanguratsua eta kuttuna da eta EROSKI eta CONSUM aldizkari aintzindariak bateratzetik sortu zen kontsumo aldizkari baten bi urteko bizitzaz hitz egiten digu. Gaur egun, hilero 300.000 alerekin, Estatuko tiradarik handienekoa da kontsumo aldizkarien artean eta Europako laugarrena.

Iaz gure irakurleen artean egin genuen inkestak berretsi egin gintuen garai berriaren hasieran hartu genuen lan-ildoan: identitate zeinuei eutsi (informazio erabilgarria, praktikoa eta ulerterraza eta ikerketa-datuak lortu eta tratatzerakoan zorrotza) eta aldi berean, aldizkariaren edukia piska bat berritzea eskatu zigun. Horrela, irakurleak badaki hilero produktuen analisi konparatiboak aurkituko dituela eta Gutunak, Osasuna, edo Azaleko Gaia aurkituko dituela. Eta baita informazio mota anitzena ere, teknikoetatik hasi eta arinagoetara: giza-harremanak eta psikologia, ingurugiroa, eguneroko bizitzarako aholkuak, elikadura, ekonomia, informatika eta Internet, lege-aholkularitza...

Azken batean, aldizkari herrikoia eta familia guztiarentzako modukoa egiten saiatzen gara, gazte zein helduentzat erakargarri gertatuko diren gaiak bilduaz, irakurgarria, kontsulta-erraza izango dena, eta informatu eta guztiok erabiltzen ditugun produktu eta zerbitzuetan hobetu behar dena adierazteaz gain, kontsumitzaileari aukerarik egokiena egiten laguntzen diona. Eta gainera, hedapen-premiarik handiena duten kontzeptuak zabaltzen saiatzen gara, kontsumo mantengarria edo solidaritatea besteak beste.

Irakurleek, komunikabideek eta gizarteak 1997ko ekainean jaio zenetik CONSUMER aldizkariari egin dioten harrera bikainak etengabeko hobetze-prozesuan ahalegin handiagoa egitera behartzen gaitu. Hobekuntza iraunkor horren adierazpen dira aldizkaria osorik Interneten argitaratzea (consumer-revista.com), aldizkariaren diseinu-aldaketa, aldizkariko sailetara aditu berriak sartzea, Azaleko gaian hiriburu gehiago sartzea eta CONSUMERen Gida Praktikoen sorrera.

Gida hauetan bigarrenak, "De Roncesvalles a Santiago" delakoak gainditu egin du "21 Parke Natural" izeneko lehenaren arrakasta. Grupo Eroski Fundazioak, CONSUMER aldizkariaren argitaratzaileak, eskerrak ematen dizkizue gure lanari eskaintzen diozuen arretagatik irakurle guztioi eta hainbat eremutatik kontsumitzailearen interesek gizartean gero eta garrantzi handiagoa izan dezaten lan egiten duzuen guztioi.


Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto