Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Uraren prezioa Estatuko hamalau hiritan aztergai: Bartzelonan eta Murtzian, uraren prezioa beste zazpi hiriburutakoaren bikoa da

Uraren prezioa

  • Gasteiz Ur edangarri merkeena duen hiria Gasteiz da, bai batez bestekoan (15.359 pezeta urteko), bai azterturiko balizko lau kasuetan ere. Kontsumituriko ur-kopuruaren arabera prezioa aldatzen ez duen hiri bakarra da, gainera. Era berean, 1998ko prezioa aurten merkatu duen bakarra (%3an). Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: apalena, 41 metro kubiko urteko.
  • Logroño Bigarren merkeena (urteko 17.305 pezeta, batez beste), Burgostik gertu xamar. Uraren kontsumoa igo ahala, metro kubikoa -apalki bada ere-merkatu egiten da. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: zentzuzkoa, ia 53 metro kubiko urteko.
  • Burgos Ura merke duten hirietan hirugarrena (urteko 17.984 pezeta, batez beste). Bigarren merkeena dugu 280 metro kubikoren kontsumoan. Honek gora egin ahala, metro kubikoaren prezioa jaitsi egiten da: 120 metro kubikoko kontsumoan ura 107 pezeta kostatzen da metroko, eta 280 metro kubikokoan, berriz, 88 pezeta. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: altu samarra, 64,4 metro kubiko urteko.
  • Santander Merkeenetakoa: urteko 18.120 pezeta, batez beste. 160 eta 200 metro kubikoko kontsumoetan bigarren hiri merkeena da bera. Kontsumo altuetan (280 metro kubiko) metro kubikoaa garestitu egiten du baina, nolanahi ere, tamaina horretan merkeagoa da ura kontsumo apaletan baino (120 metro kubiko). Kontsumo-tarteko tarifak erkatuz gero, ur-erabilera apala garestiegi gertatzen da. 1998ko prezioei eutsi die. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: zentzuzkoa, ia 48 metro kubiko urteko.
  • Donostia Hiri merkeenetako bat, urteko 18.477 pezeta gastatzen da bertan. Preziorik hoberena 120 metro kubikoko kontsumoan erdiesten da (azterturiko hirietan, laugarren merkeena). Gastua igo ahala, behera doa uraren prezioa: 120 metro kubiko kontsumoan, metroa 110 pezeta kostatzen delarik, 280 metro kubikokoan 90 pezetaraino jaitsiko da. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: aski altua, ia 65 metro kubiko urteko.
  • Iruñea Hiri merkeenetako bat, urteko kontsumoa 19.849 pezeta kostatzen da batez beste, Donostiakoa baino garestixeagoa. Gastua igo ahala, uraren prezioa merkatu egiten da: 120 metro kubikoko kontsumoan, metroa 129 pezeta kostatzen da, eta 280 metro kubikokoan, 91 pezeta. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: zentzuzkoa, ia 50 metro kubiko urteko.
  • Castellón Erdipareko prezioak ditu: urteko 20.414 pezeta gastatzen du hiritarrak, batez beste. Gastua igo ahala merkatu egiten da uraren prezioa: 120 metro kubikoko kontsumoan, metro kubikoa 124 pezeta kostatzen da eta 280 metro kubikokoan, aldiz, 98 pezeta. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: erakunde eskudunak ez digu jakinarazi.
  • Madril Tamaina handiko hiria izanik, uraren prezioa ertaina du: urteko 24.855 pezeta, batez beste. Kontsumoaren arabera uraren prezioa ez da ia aldatzen. Aurtengoan iazko tarifek segitzen dute indarrean. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: zentzuzkoa, 54,5 metro kubiko urteko.
  • Málaga Prezio ertaina hiri honetan ere: urteko 26.343 pezeta, batez beste. Kontsumoa areagotu ahala uraren prezioa garestitu egiten du Malagak: gastu apala egiten duten etxeetan (120 metro kubiko) metro kubikoa 129 pezeta kostatzen da eta kontsumo altu-altukoetan (280 metro kubiko), berriz, 149 pezeta. 1998ko tarifak gehien garestitu dituen hiria da hauxe (%6). Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: zentzuzkoa, 47 metro kubiko urteko.
  • Alacant Urteko batez bestea 27.863 pezeta izaki, aski prezio altua du hiri honek. Azterturiko lau balizko kasuetan ere garestia da uraren kostua. Malagarekin batera, kontsumoa areagotu ahala uraren prezioa garestitzen du Alacantek ere: gastu apala duten etxeetan (120 metro kubiko), metro kubikoa 136 pezeta kostatzen da eta kontsumo altu-altukoetan (280 metro kubiko), 153 pezeta. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: erakunde eskudunak ez digu jakinarazi.
  • Bilbo Hiri garestietako bat izaki, urteko batez bestekoa 29.128 pezetakoa da. Kontsumoak gora egin ahala, nabarmen jaisten da uraren prezioa: 120 metro kubikoko gastua eginez gero, metro kubikoa 180 pezeta kostatzen da eta 280 metro kubikokoan, berriz, 138 pezetaraino amiltzen da. 1998ko tarifekiko, azterturiko hirietan, aurtengoan uraren prezioa gehien garestitu duen bigarren hiria da Bilbo (%4). Erabilitako ura (guztiaren %42a) birziklatzen duen hiri bakarra da, gainera. Ur-kontsumoa biztanleko: ongi, bigarren apalena, 42,5 metro kubiko urteko.
  • Valentzia Prezio altua. Hiri garestienetan hirugarrena delarik, urteko batez bestekoa 30.849 pezetakoa da. Preziorik hoberena kontsumo altu-altuari (280 metro kubiko) aplikatzen dio; baina kasu honetan ere, bosgarren garestiena da bera. Kontsumoak gora egin ahala, nabarmen merkatzen da uraren prezioa: 120 metro kubikoko kontsumoan, metro kubikoa 195 pezeta kostatzen delarik, 280 metro kubikokoa 144 pezeta besterik ez da ordaindu behar. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: erakunde eskudunak ez digu jakinarazi.
  • Murtzia Garestienetan bigarrena: urteko, 38.815 pezeta batez beste. Kontsumo txikiko (120 metro kubiko) etxeak gehien zigortzen dituena da, gainera, Gasteizkoaren hiru halako ordaintzen baitute murtziarrek. Kontsumoak gora egin ahala, merkatu egiten da uraren prezioa: 120 metro kubikoko kontsumoan, metro kubikoa 229 pezeta kostatzen delarik, 280 metro kubikokoan, 191 pezetan geratzen da. Ur-tarifak %3an garestitu dira aurten 1998ko prezioekiko. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: altua, 68.5 metro kubiko urteko.
  • Bartzelona Azterturiko hamalauetatik ura garestien duen hiria: urteko 41.207 pezeta, batez beste. Gasteizko tarifen hiru halako, ia. Kontsumo-tarte guztietan garestiena da, 120 metro kubikokoan izan ezik, hor bigarrena baita. Metro kubikoaren prezioa (garesti-garestia, kasu denetan) ez da ia batere aldatzen kontsumitutako kopuruaren arabera. Etxeko ur-kontsumoa biztanleko: zentzuzkoa, 47 metro kubiko urteko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto