Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Pentsa litekeenaz arrunt beste aldera, etxeko ur-kontsumoa ez doa loturik ondasun horren prezioarekin. Aztertu hirietako kontsumoari buruzko datu ofizialak eta hiri horiexetan indarrean dauden tarifak ikusiz gero, erabiltzaileek beste zeinahi zerbitzuri aplikatzen dizkieten irizpide ber-berekin ur-zerbitzua baliatzen ez dutela ondorioztatzen dugu, hau da, "zenbat eta gehiago kontsumitu, hainbat eta gehiago ordainduko dugu; horrenbestez, premiazkoa duguna bakarrik kontsumituko dugu, hortik aurrera dirua alferrik galtzen ari garelako" logika-segidak hemen ez duela balio.
Murtzia hiriburuak -gogoan izan dezagun tarifarik garestienetakoak hantxe aplikatzen direla- joan den urtean etxeko ur-kontsumorik handiena izan zuen: 68 metro kubiko biztanleko; Gasteizek (tarifa merkeenak xedatuak dituela), berriz, gasturik apalena erakutsi zuen: 41 metro kubiko biztanleko. Joan den ekitaldian urteko ur-kontsumorik handiena izan zuten Estatuko hiriak (50 metro kubiko baino gehiago, urteko eta biztanleko) Murtzia, Donostia, Burgos, Madril eta Logroño izan ziren; batez besteko horren azpitik Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Bartzelona, Malaga eta Santander geratu ziren. Osoko zenbaketan, Madril eta Bartzelonak agertu zuten gasturik handiena (156 eta 126 milioi metro kubiko, hurrenez hurren); gastu-bolumenik txikiena Logroño, Gasteiz eta Santanderrek izan zuten, 10 milioi metro kubikora iritsi ez zirelarik (ikus taulak).
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa