Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Uraren prezioa Estatuko hamalau hiritan aztergai: Bartzelonan eta Murtzian, uraren prezioa beste zazpi hiriburutakoaren bikoa da

Ur edangarriaren hornikuntzaren kalitatea eta urtegiek zerbitzua emateko duten gaitasuna, natur baliabide honen gestio-ereduan eragina duten baldintza askoren menpean daude: hornitu beharreko biztanle-guneetako eurien maiztasun eta intentsitatea, lurraren ezaugarri geologikoak, kokagunea eta bestelako bereizgarriak (demografikoak, orografikoak, ekonomiko-sozialak eta kulturalak).

Urari eta uraren gure etxerainoko garraioari dagokion guztia benetan konplexua dela inola ere ahazteke, Estatu espainiarreko hamalau hiritako biztanleek etxeko uraren hornikuntzagatik zenbat ordaindu beharko duten kalkulatu du CONSUMER-ek: Alacant, Bartzelona, Burgos, Castelló, Logroño, Valentzia, Madril, Malaga, Murtzia, Santander, Donostia, Bilbo, Iruñea eta Gasteiz dira aukeratutako hamalau hiriak.

Azterketako ondorio nagusia garbi dago: kanilako uraren prezioak sekulako desmailak agertzen ditu hiri batetik bestera. Konparazio baterako, Bartzelonako familia batek ur edangarriagatik urtean ordaindu beharko lukeena 41.000 inguru pezeta den bitartean, tamaina, bizimodu, ohitura eta gainerako ezaugarri berdintsuetako Gasteizko familiak, kontsumo ber-bera eginez, hiru mila duro besterik ez luke pagatuko, balizko lau kasuren batez besteko aritmetikoak kontuan izanik.

Berebiziko alde horiek erabiltzaileak termino erlatiboetan baliatu behar ditu beti ere, hiri bakoitzak ur-zerbitzua berariazko ikuspegitik (denetan berezia) eskaintzen duelako eta, horrenbestez hain zuzen, elkarren desberdin-desberdinak diren kostu eta zailtasunei buru egin behar izango die. Hitz laburretan, hiri bakoitzak beste hirietakoekin ia zerikusirik ez duen berariazko errealitate jakin batean oin hartzen duela. Nolanahi ere, toki batzuetan eta besteetan urak dituen prezioak elkarren ondoan jartzea ariketa ikusgarria da, berebiziko desmailak hautematen direlako; gogoan izan dezagun -salbuespenak salbuespen-, ur-zerbitzuagatiko fakturan hiri denek sartzen dituztela kontzeptu berdinak edo berak: ura bera, hondakin-uren tratamendua, saneamendua, estolderia, kontagailuen alogera...

Zenbakiez ari garela eta hiri garestiena Bartzelona dela jakinik, ondoren datozkio (urtean batez beste 30.000 pezetatik gora kobratzen dutelarik) Murtzia eta Valentzia. Erdi parean -29.000 eta 19.000 pezeta bitartean, alegia, eta garestitik hasita merkeenera- Bilbo, Alacant, Malaga, Madril, Castelló eta Iruñea datoz, hurrenez hurren. Azkenean, uraren bidezko prezioa bereizgarri nabarmen dutela -urtean 19.000 pezeta baino gutxiagokoa baita, batez beste, hiri hauetan denetan- Donostia, Santander, Burgos, Logroño eta Gasteiz datoz.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du