Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Unibertsitateko ostatuak: Ikasketengatik etxetik kanpo bizi izatea

Universitarioentzako beste ostatu mota batzuk

  • Familiak. Ikasleak familiako bizitzan integratu behar du eta horren truke, familiak arreta pertsonalizatua eskaintzen dio. Alojamendua banako edo binako gelan izan daiteke eta pentsio osoa eta arropa garbitzea sartzen dira prezioaren barruan. Prezioek gorabeherak izaten dituzte etxebizitzaren kalitatearen eta eskaintzen diren zerbitzuen arabera. Granadako familia batenean bizi izatea 60.000 eta 70.000 pezeta bitarte ordaintzen da hilean. Antzeko prezioak ordaintzen dira Salamancan ere, baina hiri horretan, sukalderako eskubidea ematen duen gela ere aurki daiteke, 17.000 pezetaren truke. Iruñean garestiago ateratzen da: 30.000 pezetara arte lo egiteagatik bakarrik. Pentsio osoa 65.000 eta 75.000 pezeta bitarte ordaintzen da Nafarroako hiriburuan.
  • Alokairuko etxebizitzak. Ohikoena eta merkeena beste ikasle batzuekin batera etxebizitza apal bat alokatzea izaten da. Granadan, lekuaren eta etxebizitzaren kalitatearen arabera 15.000 eta 30.000 pezeta bitartekoak dira prezioak; hilean Iruñean 30.000 pezeta ingurukoa da gutxieneko kostua eta hilekoa 60.000 pezeta ere izan daiteke. Salamancan etxebizitza konpartitzea 25.000 pezeta da batez beste eta Zaragozan, berriz, 12.000 pezetatik hasita badago alokairua aurkitzea; zenbait lekutan ia 60.000 pezeta ere ordaintzen da gela. Bilbon 60.000 pezeta ateratzen dira hilean.
  • Bestelakoak. Valentzian baliabide gutxi eta lan egiteko gogo handia duten ikasleek badute beste aukera bat ere. Generalitatearen babespean, gazteei egoitza dohainik ematen die erakunde batek, etxebizitzak dauden lekuan bertan, Paternako gune behartsu batean, lan sozialetan laguntzearen truke. Etxebizitza Konpartituaren Programak, Solidarios para el Desarrollo GKEren eta Viure y Conviure-rena, Kataluniako udalek eta unibertsitateek bultzatuak, ikasle gazteen eta adineko pertsonen arteko harreman solidarioa eta elkarri laguntzea bultzatzea du helburu. Ostatua dohainik izatearen truke, unibertsitarioek adineko pertsonari laguntzen diote eta etxeko lanak eta eguneroko gastuak erdibana egiten dituzte.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du