Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Estatuko ehundaka mila gazte unibertsitariok maletak egin beharko dituzte udazkenean, 1999-2000 ikasturtearen hasieran. Ikastetxe Nagusi batean, Unibertsitateko Egoitzaren batean, beste ikasle batzuekin batera alokatutako etxebizitzan edo familiaren batekin bizi izango dira.
Prezioetan alde handia dago hiriburu batetik bestera, ostatu motaren eta ikaslearen familiaren egoera ekonomikoaren arabera. Ikastetxe nagusiek Leongo 35.000 pezetatik hasi (pentsio osoagatik) eta Salamancako 129.000 pezetara bitarte kobratzen dute. Egoitzen prezioa Bartzelonan hilean 14.500 pezetatik hasi (alojamendua bakarrik) eta Granadako 105.000 pezeta (pentsio osoa banako gelan). Azkenik, alokairu merkeko etxebizitzak 12.000 pezetatik hasita aurki daitezke, baina hiriburu batzuetan bakarrik, Zaragozan adibidez. Beste zenbaitetan, Bilbon esaterako, batez beste 50.000 pezetatik gorakoa da hilabetea. Aniztasun handia dagoen arren, aurten indarrean izango diren prezioak konparatu ondoren, honako hiriburu hauek dira ikasleen ostatua garestien dutenak: Salamanca, Iruñea, Madril, Granada eta Bilbo. Hiri merkeenak Bartzelona, Logroño, Leon eta Santiago Compostelakoa dira.
Datozen hilabeteetan euren etxetik urruti bizi izango den ikasle multzo handia jasotzeko adinako eskaintza izango dela dirudi. Iaz milioi eta erdi matrikulaziotik gora izan zuten unibertsitate publiko eta pribatuek. Hamar ikasletatik seik unibertsitatera joateko kilometro asko egin behar izango dutela kalkulatzen da. Horietatik asko etxetik kanpo bizi izango da ikasturtean zehar. Ikastetxe Nagusia da, itxuraz, karrerako lehen urteko ikasle gehienek aukeratzen duten formula.
Publikoak, pribatuak, unibertsitateei atxikiak, independienteak, emakumezkoenak, gizonezkoenak edo mistoak daude eta prezioaren barruan alojamendua, pentsio osoa eta ikasketetarako eta eskolaz kanpoko ekintzetarako bertako instalazioak erabiltzeko aukera sartzen dira. Era honetako zentro batean sartzeko aukera, hala ere, ikaslearen maila akademikoaren eta "elkarbizitzarako jarrera onaren" menpe izaten da (elkarrizketa pertsonala gainditu behar izaten da). Unibertsitate-egoitzek, bestalde, unibertsitateek zuzenean kudeatzen dituztenean, Ikastetxeko Nagusien antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina jabetza pribatuetakoek ikasleen ostatua baino ez dute eskaintzen eta kasu batzuetan baino ez da sartzen pentsio osoa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa