Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Sagar eta tomateak, ekologiko eta konbentzionalak: Ekologikoak, izurrilkarien arrastorik ez baina zaporez berdintsu

Ingurugiroarentzako errespetu zorrotza oinarri harturiko ustiakuntza-metodoen arabera diharduen nekazaritza ekologikoaren bidez erdiesten direnak dira fruitu ekologikoak. Nekazaritza-mota hau ez da bestea bezain intentsiboa eta ez darabil ongarri inorganikorik, ez eta izurrilkaririk ere.

Laburbilduz

  • Nekazaritza ekologikoak, arauak xedatua duen arabera egiten baldin bada, ez du baliatzen ongarri inorganikorik, ez izurrilkaririk ere.
  • Golden sagar-mota ekologikoko hiru lagin eta sagar konbentzionalen beste hiru lagin ikertu dira, batetik; bestetik, entsaladarako tomate ekologikoen bi lagin eta beste bi, berriz, tomate konbentzionalenak. Denak ere Madrilgo eta Bizkaiko establezimenduetan eskuratu dira. Lagin guztiak baliokideak ziren, tamainaz eta kalitatez. Lagin-kopuru txikiaren arrazoia, tomate eta sagar ekologikoen eskaintza urria izatean datza.
  • Tomate ekologikoaren bi laginak (Ecocentro eta Izu) eta sagar ekologikoenetako bat (Elafos) ezin dira merkaturatu, ale batzuek usteldurak agertzen baitituzte.
  • Emaitzek egiaztatzen dute -azterturiko lagina horren txikia izateak zuhurtziaz mintzatzera behartzen gaituen arren-, nekazaritza ekologikoa kontsumitzailearentzat osasuntsuagoa dela eta ingurugiroarentzat ez del konbentzionala bezain kaltegarria.
  • Produktu ekologikoetan (batez beste, baliokide konbentzionalak baino ia %50 garestiago direnak) ez da aurkitu izurrilkarien arrastorik; bai, ordea, konbentzionalen bi laginetan. Horietako batean (tomatean), legeak onarturiko muga gainditua zegoen.
  • Izurrilkarien hondakinek minbizia eragin dezaketenez, kontsumitzailearen osasuna arriskutan jar dezakete: arrisku hori ekoizleak kontrolatu eta murriztu behar du, segurtasun-epeak (landareari azken tratamendua eman zitzaionetik biltzeko data bitarte) zorrozki beteaz.
  • Azterturiko produktu ekologikoen kalitate organoleptikoa (zaporea, usaina, ukitua eta itxura) ez da konbentzionalena baino hobea.
  • Produktu ekologikoen kontserbazio- eta aurkezpen-egoera hobetu beharra dago.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du