Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Opil, kruasan eta pasteltxo txokolatedunak: Horiek baino askoz egokiago, betidaniko otartekoa

Haurrek bereziki kontsumitzekoak izaki, opilgintza industrialeko bederatzi produktu txokolatedun aztertu dira. Horietako bi (Bimbo-ko Bimbocao eta Panrico-ko Bollycao) txokolatez beteriko opilak dira; beste hiru (Mildred-eko Diver-Croissant; Croissants Martínez, eta Cronellos La Bella Easo) txokolatez beteriko kruasanak; eta gainontzeko laurak, azkenik, txokolatez barrubeteriko pasteltxoak (Bimbo-ko Círculo Rojo, Panrico, Milka-ko Tender eta Phoskitos). Pisu garbia 268 gramotatik 120 gramotara doa. Eta ontziko eskaintzen diren aleen kopurua ere desberdina da (3tik 6ra bitartekoa).

Opil, banan-banan

Bollycao, de Panrico. (Opilak)

  • 268 gramo, 849 pezeta kiloko. Aztertutako bederatzi laginetan, prezio-kalitate erlaziorik onena.
  • Ez dauka sorbikorik (kontserbakari hau onartua dagoen arren). Nutrizio-aldetik, osaketa ona: karbohidrato asko, gantz-kopuru apala eta kaloria gutxi. Hau izan da gantz-azido saturatu gutxien agertu duen lagina (%17).
  • Dastaketan, 9 puntu: "zapore bizia, txokolate asko eta biguna".

Bimbocao. (Opilak)

  • Kakao- eta hur-kremaz beteriko opila. 260 gramo, 648 pezeta kiloko: hauxe da aztertutako denetan merkeena.
  • Nutrizio-aldeko osaketa ona, nahiz sorbikoa eduki (gutxi: 385 zati milioiko), eta legez baimendutako beste kontserbakari bat (E-281) adierazi. Proteina gehien (%8) eta karbohidrato gutxien (%49) daukana izaki, gantz eta kaloria gutxien dituenetako bat da hau. Gantz-azido saturatu gutxi (%20).
  • Dastaketan, 8 puntu: "zapore bizia, txokolate gutxi; ez gogorregi, ez bigunegia".

Diver Croissant, de Mildred. (Opilak)

  • Kakao- eta hur-kremaz beteriko kruasanak. 120 gramo, 1.014 pezeta kiloko. Mota honetako produktuetan, kalitate-prezio erlaziorik onena.
  • Ez du sorbikorik ipini. Nutrizio-alorreko osaketa, erdi parekoa.
  • Dastaketan, 7 puntu: "zapore bizia, txokolate gutxi, gogorrena".

Martínez. (Kruasanak)

  • Praline eta txokolatez beteriko kruasanak. 240 gramo, 772 pezeta kiloko: merkea.
  • Sorbikorik ez edukitzeaz gain, bera da aditiborik ez duen lagin bakarra (ez du horrelakorik adierazten, behintzat). Proteina, gantz eta kaloria gehien dituztenetan bigarrena izanik, karbohidrato gutxien dutenen artekoa da bera. Gantz-azido saturatu ugari (%42).
  • Dastaketan, 6 puntu: "zapore motela".

La Bella Easo. (Kruasanak)

  • Kakao- eta hur-kremaz beteriko "kornelloak". 195 gramo, 1.205 pezeta kiloko, garestienetakoak.
  • Sorbikorik ez. Gantz (%30) eta kaloria (505 kaloria 100 gramoko) gehien dituztenen artekoak. Kruasanetan, berriz, gantz-azido saturatu gehien (%44) dauzkana.
  • Dastaketan, 8 puntu: "zapore ona, txokolate-proportzioa, ertaina".

Círculo Rojo, de Bimbo. (Pasteltxoak)

  • Kakao- eta hur-kremaz beteriko pastela. 148 gramo, 1.091 pezeta kiloko. Bere motako produktuetan, kalitate-prezio erlazio egokiena.
  • Sorbiko ugari dauka (1.340 zm). Berau da gantz gutxien (%16) eta kaloria gutxien (403 kaloria 100 gramoko) dauzkana, aztertu diren denetan. Bestetik, gantz-azido saturatu gutxi (%25).
  • Dastaketan, 8 puntu: "zapore ona, txokolate gutxi, bigunena".

Panrico. (Pastelito)

  • 160 gramo, 1.019 pezeta kiloko. Sorbiko gehien sartu duena (1.470 zm), baimendutako mugetan, beti ere.
  • Gantz-azido saturatu gehiegi (%78).
  • Dastaketan, 10 puntu: "zapore handia, txokolate-proportzio handia".

Phoskitos. (Pasteltxoak)

  • 160 gramo. Ia 1.500 pezeta kiloko: garestiak. Sorbikoa dauka (815 zm).
  • Koloratzaileak (onartuak) sartu dituela adierazten duen bakarra.
  • Proteina gutxien (%4,6) eta karbohidrato gehien (%62) dauzkan lagina. Gantz gutxi, baina gantz-azido saturatu gehiegi (%75).
  • Dastaketan, 8 puntu: "txokolate gutxi, bigun-biguna".

Tender avellana, de Milka. (Pasteltxoak)

  • Hur-kremaz barrubete eta txokolate esnedunez estaliriko biskotxoa. 148 gramo, 1.926 pezeta kiloko: azterturiko guztietan garestiena.
  • Ez du sorbikorik. Proteina eta gantz gutxi, baina karbohidrato ugari. Gantz-azido saturatu gehiegi (%62).
  • Dastaketan, denetan txarrena izaki, 5 puntu baizik ez zuen lortu: "txokolate-proportzio nabarmena, zapore ona, gogorrena".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto