Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batzuk etxe bat erosteko konpromiso-kontratua sinatu zuten inmobiliaria batekin (etxea erosteko interesa azaltzen zuten bertan) eta milioi bat eman zuten erreserba gisa. Kopuru horretatik inmobiliariak 348.000 pezeta jaso zituen zuzenean, salerosketa-eragiketako zerbitzu-ari kontzeptuan eta mailegu hipotekarioaren gestioengatik. Azkenean, ezinezko izan zen mailegua lortzea eta salerosketa blokeatuta geratu zen.
Eragozpen horren aurrean, inmobiliariak eta saltzaileak ez zioten erosleari aurreratutako dirua itzuli nahi. Inmobiliariak kontratuko klausula bat jarri zuen arrazoi. Klausula horren arabera, banketxeek erosleari mailegurik eman ez ziotelako hitzartutako eragiketa egiterik ez bazen, erosleak ezin izango zion beste aldeari egindako gestioengatik ordaindutako zerbitzu-saria itzultzea eskatu. Baina Valentziako Lurralde Auzitegiaren ustez (1999ko urtarrilaren 28ko epaia), ordainketarako baldintza horiek fede txarrez jarriak dira eta kontsumitzaileari kalte handia eta justifikatu gabea sortzen diote. Gainera, klausula abusuzkoa dela deritzo, elkarrekikotasunik ez dagoelako. Izan ere, kontsumitzaileak atzera eginez gero dirua ez dela itzuliko zehazten du, baina ez du jasotzen antzeko kalteordainik profesional atzera egiten duen kasurako.
Kontratazioko Baldintza Orokorren Legea aplikaturik, Epaitegiak 348.000 pezetak itzultzera zigortu zuen inmobiliaria eta gainerako 600.000 pezetak itzultzera saltzailea, kalte eta galerarik izan zenik frogatu ez zutelako.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa