Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kalteordaina (txikia) zakurraren haginkadagatik

Duela gutxi kaleratu den epai batek familia bateko burua eta bere aseguru etxea erantzule egin ditu bilobaren zakurraren haginkada batek eragin zituen kalteez. Haginkada itxura batean azalekoa izan zen arren (ez zion arropa urratu), ordurarte larbatuta zegoen sortzetiko gaixotasun bat (linfedema primarioa) bizkortu zion biktimari.

Adituen txostenaren arabera, arropa ez urratu izanak ez du esan nahi barruko traumatismorik egon ez zenik, hau da, medikuaren ikuspegitik, baliteke gaixotasuna zakurraren hozkadak esnatu izana. Lleidako Lurralde Auzitegiaren ustez (1998ko abenduaren 2ko epaia), biktimaren aldeko kalteordainak eskatutakoaren %20a baino ez zuen izan behar, sortzetiko gaixotasun baten detonatzaile izan baitzen hozkada, baina horrek ez zuen justifikatzen kalte guztia zakurraren arduradunari leporatzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du