Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Argazki karreteak "galdu" egin ziren dendan

Azken oporrak Santo Domingo eman ditugu (Dominikar Errepublikan), inolako ustekabekorik gabe. Gure kontsultaren zergatia ondorengoa da: etxera itzultzean argazki denda batean utzi genituen hiru argazki-karrete errebelatzeko eta dendan galdu egin direla esaten digute. Ordain gisa hiru karrete berri oparitu dizkigute. Nola liteke? Gure oporren oroigarri bat dira argazkiak eta nolabaiteko erreklamazioa aurkeztu nahi genuke.

  Lehenik eta behin, kontsumitzaileen elkarte batera edo kontsumitzaileen informaziorako udal bulegora joatea komeni zaizue: eraman argazkiak uzterakoan jaso zenuten agiria eta kontsumoko arbitraia tramita dezatela. Doaneko bidea da eta establezimenduarentzat borondatezkoa da arbitraia horretara atxekitzea. Men ez egitea erabakitzen badu, epaitegi zibiletara jotzea azter dezakezue, kontratua ez betetzea eta kalte sentimental edo morala alegatuaz, kalteordaina eskatzeko.

Argazkiak jasotzeko sobreko ordezkagirian klausula bat aurkituko duzue seguruenik eta establezimenduak argazkiak galdu edo kaltetuz gero bere erantzukizuna pelikula berria ematera mugatzen duela jarri du. Horren aurrean, Kontratazioko Baldintza Orokorrei buruzko Lege berriaren eta Kontsumitzaileen Defentsarako Legearen arabera baliogabea dela alega dezakezue eta erantzukizuna mugatua zenik aurrez ez zizuetela esan. Ez duzue gai horri buruzko jurisprudentziarik ia bat ere aurkituko; baina, duela gutxi, Bartzelonako Lehen Instantziako Epaitegi batek baliogabe deklaratu du klausula hori antzeko kasu batean eta kontsumitzaileari 150.000 pezetako kalteordaina ematera zigortu du argazki denda. Bestalde, Madrilgo Lurralde Auzitegiak, 1994ko otsailaren 21eko epai bidez, erabaki zuen kontsumitzaileak hartu dituen irudiak behar bezala grabatuta daudela besterik ezin duela pentsatu eta aipatutako klausula horrek ez duela denda erantzukizunik gabe uzten, aitzitik, horixe dela "zerbitzua antolatu eta eskaintzeko bide logiko bakarra". Azkenik, kontuan izan 80.000 pezetatik beherako kopuru bategatik epaitegietara jotzen baduzue, ez duzuela abokaturik eta prokuradorerik behar izango eta kontratuko erantzukizunagatik demanda jartzeko epea hamabost urtekoa dela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto