Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Autoak kalteak autobidean zegoen objetu baten eraginez

Albacete-Valentzia autobidean Xativarako bidean nire autoarekin nindoala, lurrean autoaren ihes-tutuaren antzeko zerbait ikusi nuen errepidean, aurrean zihoan kamioiaren azpian. Kamioiari ez zaitzaion ezer gertatu, handiagoa zenez, baina nire Audi 80ak trastearekin talka egin zuen eta ezkerreko aldeko gurpil biak lehertu zitzaizkion. Trafikoko Guardia Zibilak etorri ziren eta tailer batera lagundu zidaten. Nire galdera hauxe da: Nor da gertaera horren erantzule?

Gertaera mota horren erantzule ihes-tutua edo dena delakoa galdu duen ibilgailuaren jabea da, inor izatekotan, zabarkeria erakutsi duelako. Bere erantzukizuna denez, ardura handiagoa jarri behar zuen aurkitu eta errepidetik jasotzeko. Beraz, lan zaila da, edo ia ezinezkoa, ustezko erruduna aurkitu eta gurpilen lehertzeagatik kalteordaina eskatzea.

Bestalde, trafikoa antolatzea eta bide publikoen segurtasuna eta zainketa administrazioari dagokio, baina kalteen ordaina jasotzeko asmoz erantzukizuna administrazioari leporatzea ere ez litzateke bidezkoa.

Administrazioa derrigortuta dago hiritarrei zerbitzu publiko baten ondorioz sortutako kalteen ordaina ematera, baina gure ustez ezin du bide publikoaren erabilera normalaren barruan gertatzen den edozein kalteren erantzule egin. Bide horretatik, epaitegiek ere behin baino gehiagotan argudiatu dute ezin dela aurreikusi eta ekidin errepidean era honetako gauzak (egur zati bat, gurpil bat...) aurkitzea. Ezin da espero izan, bestalde, autoetatik erotzen den edozein gauza jasotzeko etengabeko zainketa egitea ere. Administrazioa erantzule jotzen da kalteak eta zirkulazio istripuak bestelako arrazoiengatik gertatzen direnean: babes-hesirik ez dagoelako edo egoera txarrean daudelako errepidera animaliak sartzen direnean, trafiko-seinaleen akatsak edo erortzea, errepidea labankor egotea, edo seinaleztapen- edo garbiketa-neurririk ez hartu izana, besteak beste.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du