Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Kontrola eta informazio gardena

Dioxinaz kutsaturiko oilasko belgiarren auziak eta Europako hainbat herrialdetan kola edari batekin gertatu denak erne jarri du biztanlegoa, normala denez kezkatuta baitago zenbait produkturen kontsumoak osasunarentzat ekar dezakeen kaltea dela eta.

  Beste hainbeste gertatu zen aurretik Ingalaterrako "behi eroen", klenbuteroldun behikiaren, edo gizakion kontsumorako gai ez zen koltzolioaren toxikazio tragikoaren auziekin ere. Gai delikatua da, zuzenean eragiten dituen ondorioengatik eta gizartean sortzen duen alarmarengatik. Eta komunikabideek ere, arazoa neurriz gain atera eta titular deigarrien bila tratatu dute gaia, informazio zentzuzkoa eman edo gertaeren jatorria eta eraginak teknikoki deskribatzen saiatu beharrean. Horrela, jatea bezain gauza egunerokoak osasun-arriskua ekar dezakeela ulertzen du kontsumitzaileak, nahasturik geratzen da eta kontsumitzen dituen jakien produktore eta banatzaileez mesfidantza sortzen zaio. Informazio fidagarririk (interes ekonomiko asko dago jokoan) eta teknikoki egiaztatzerik ezean (zaila izaten da arazo hauen zergatia aurkitzea, ikusten ari garenez), kontsumitzaile askok geure ideia ateratzen dugu arazoaren aurrean, gehienetan inpresioetan eta aurreiritzi pertsonaletan oinarrituta (telebistako irudiek txunditu egiten gaituzte informatu baino gehiago).

Gizarte-arazo larri baten aurrean gaude eta denon artean hasi behar dugu konpontzen. Ez dugu errezetarik honelakorik berriz gerta ez dadin, baina egoki erabiliz gero, gertakari hauen maiztasuna eta larritasuna gutxitzeko balio dezaketen zenbait prozesu identifikatu dugu dagoeneko. Inork ez du zalantzan jartzen jakiek, eta batez ere jaki freskoek (ahulagoak direlako), baldintza higieniko-sanitario onean iritsi behar dutela kontsumitzailearengana. Horretarako, ezinbestekoa da kontrolak zorrotz eta modu estandarizatu batean egitea, produktuak sortzen diren lekuan bertan. Kontsumitzaileok gure aldetik, kalitatea ziurtatze horrek kostua (apala) dakarrela onartu behar dugu eta erosketak egitean ordaindu egin beharko dugula. Baina hori ez da nahikoa. Osasuna eta segurtasuna EBean kontsumitzaileok aitorturik dugun oinarrizko eskubidea da eta begien bistakoa dirudi eskubide hori ezin dela produktoreen estrategia komertzialen arabera edo herrialde baten edo bestearen interes ekonomikoen arabera dantzan eta zalantzan izan. Hori dela eta, elikadura arloan sarriegi gertatzen ari diren kutsadura kasu hauei buruzko informazioan gardentasuna eta zorroztasun teknikoa bultzatuko duen politika behar dugu. Bestalde, dendetara iristen diren elikagaiek euren "nondik norakoaren" berri jaso behar lukete, berehala oilaskoen kasuan zein granja eta herrialdetatik datozen, zer jan duten e.a.

Baina ezin izango da neurri eraginkorrik aplikatu kontrolerako erakundeak, -estatu mailakoak eta nazioartekoak- sortzen ez ditugun artean. Erakunde horiek, alde guztien onarpena izan eta jarraitu beharreko kalitate arauak ezarri eta betearazi beharko dituzte. Horra hor eskubete lan. Orain, arazoaren larriak eskatzen duen seriotasun eta premiarekin lanari ekitea besterik ez da falta.


Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto