Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Udako Jaialdiak: Zaletasun guztien araberako musika eta emanaldiak

Madril

  • III. KLASIKOAK UDAN. Uztailaren 3tik abuztuaren 21era, hainbat herritan. Beethoven, Bramhs, Albéniz, Falla, Mozart, Korsakov, Sorozábal... eta beste askoren zaleek ordua zehaztua dute udako hilabeteetan Madrilgo erkidegoan. Egitaraua: Milenium, Trío Barroco XX, Zarabanda, Trío Barroco Bidasoa, Cuarteto Assai, Trío Siglo de Oro, Coro Francis Poulenc... Eszenatokia: Madril probintziako elizak, komentuak, gaztelu eta monastegiak. Prezioa: sarrera doan. Informazioa: 91 580 26 30.
  • FESTIMAD 99. Uztailaren 15 eta 16an, Móstoles-en. Techno-punk-indie izartiko argirik distiratsuenak bilduko dira makrospakizun honetan. Edizio honen barnean egingo da Skateboard Festimad-eko I. Txapelketa. Egitaraua: Amparanoia, Metallica, Color Humano, Ministry, Monster Magnet, Arsénico por Compasión, Poder Latino, Pithshifter, The Black Crowes... Eszenatokia: Sotoko Parkea. Prezioa: 5.500 pezeta. (takilan, 6.500 pezeta.). Abonua: 9.500 pezeta (kanpinketa barne). Takilan, 11.000 pezeta. Informazioa: 906 42 15 81, eta www.festimad.es. Beste zenbait jaialdi: VII. Jaialdi Alternatiboa.

Andaluzia

  • PALMA DEL RIO. ANTZERKI-FERIA HEGOALDEAN Uztailaren 3tik 11ra, Palma del Río-n (Kordoba). Antzerki-jaialdi honen egitarauan, Gazteriaren Andaluziako Institutuak antolaturiko Gazte-Antzerkiaren Zertamenaren azken fasea sartu dute: "Cyrano de Bergerac" (Histrión), "El triciclo de los títeres" (Teatro de las Maravillas), "Babilonia II" (Axioma), "La Dama de las Camelias" (Teatro del Arte-Andalucía)... Eszenatokia: Casa de la Juventud, Coliseo antzokia eta San Francisco ostatua. Prezioa: helduentzat; 500 pezeta, haurrentzat, 250 pezeta. Informazioa: 957 71 02 45
  • GITARRAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA. Uztailaren 1etik 15era, Kordoban. Kontzertu eta ikuskizunez josiriko hamabost eguneko jarraian, gitarra protagonista. Egitaraua: Compañía Flamenca Paco Peña, Víctor Monge Serranito, Los Sabandeños, Vicente Amigo, Alba Molina, The Chieftains, Guitars Unlimited, Pierre Bensusan, Ballet María Pagés... Eszenatokia: Antzoki Nagusia eta Alkazarreko lorategia. Prezioa: 600 - 2.800 pezeta. (ikuskizun batzuetarako prezioaren barnean dago kontsumizioa). Informazioa: 957 48 06 44
  • NERJAKO LEIZEZULOKO 40. JAIALDIA. Uztailaren 20tik 24ra, Nerja-n (Malaga). Flamenko, folklore, ballet eta kantuaren izarrak bilduko dira malagar herri dotore horretan. Egitaraua: Monserrat Caballé eta Monserrat Martí, Vicente Amigo eta bere Hirukotea, Dorantes eta bere Konpainia, Conjunto Folclórico Nacional de Cuba, Vienako Operako Ballet Estataleko Bakarlariak, Los Romeros... Eszenatokia: Nerja-ko Leizezuloa eta "Villa de Nerja" kulturunea. Prezioa: 2.000 - 5.000 pezeta. Informazioa: 95 252 95 20, eta www.bd-andalucia.es/cuevanerja.html.
  • Beste zenbait jaialdi: "Ciudad de San Fernando" Bluesen Nazioarteko Jaialdia, "Ciudad de Sanlúcar" (Kadiz) jazzaldia, "Agosto Rock" (Almería) jaialdia, Motril-go (Granada) Salsa-Jaialdia, Mundu Zabaleko Folk Musika (Jaen)...

Extremadura

  • MERIDAKO ANTZERKI KLASIKOKO JAIALDIA. Abuztuaren 7tik 15era, Merida-n (Badajoz). Paregabeko esparru den Antzoki Erromatarrak babestuko du, 45. aldiz aurten, jaialdi klasiko baten edizio berria. Egitaraua: "La Asamblea de las Mujeres", "Los Asesinos", "Androcles eta el león", "Espartacus", "El Sueño de una Noche de Verano"... Eszenatokia: Antzoki Erromatarra. Prezioa: 700 - 3.500 pezeta. Abonua: 6.000 - 16.000 pezeta. Informazioa: 924 33 03 12

Aragoa

  • VIII FESTIVAL INTERNACIONAL DE LAS CULTURAS-PIRINEOS SUR. Uztailaren 9tik 31ra, Sallent de Gallego (Huesca). Plegu eta jatorri askotako talde, erritmo eta jokaerak gerturatzen dira pirinioar herri eder horretara, mundu zabalean aurten sorturiko azken proposamenen berri jendaurrean agertzera. Aurtengo edizioak, erakusketa, tailer eta haurrentzako emanaldiez gainera, Islamdar Musikari berariaz eskainitako atal berezia eratu du. Egitaraua: Jose Antonio Labordeta, Rubén Blades, Cheb Mamí eta Cheb Aïsa (Aljeria), Hamza El Din (Egipto), Daara J (Senegal), Daúde (Brasil)... Eszenatokia: Sallent de Gallego-ko espazioa eta Lanuzako auditorioa. Prezioa: 1.000 - 2.000 pezeta. Abonuak: 3.500 pezeta. (asteburua) eta 14.000 pezeta (orokorra). Informazioa: 974 23 03 85, eta www.festivales.aragon.net.
  • "ALCAÑIZ-EKO GAZTELUA" NAZIOARTEKO JAIALDIA. Uztailaren 1etik 25era, Alcañiz-en (Teruel). Eszenatokiko arteetako jaialdi honek era guztietako artistei ematen die babes, hala nola Tricicle edota George Moustaki, esate baterako: antzerkia, musika eta dantza. Egitaraua: "Ombra" (La Fura dels Baus), "La venganza de Don Mendo" (Tricicle), Sarband (musika sefardiarra), The Black & Whuite Gospel Singers, George Moustaki... Eszenatokia: Gaztelua eta Antzokia. Prezioa*: 1.300 - 1.800 pezeta. Bonoa (8): 8.000 pezeta. (* Zirkuituko Txartela edota Gazte Txartelarekin, %20ko deskontua). Informazioa: 976 28 29 79, eta www.festivales.aragon.net.
  • "CASTILLO DE AINSA" NAZIOARTEKO MUSIKA-JAIALDIA. Uztailaren 23tik abuztuaren 14ra, Ainsa-n (Huesca). Hemen ere, gaztelu bat dugu udako jaialdi erakargarri baten eszenatokia. Ainsakoan, folk, herri eta etnia-musikak izango dira mundu osoko artisten ahots eta soinu-tresnetatik oihartzunak entzunaraziko dituztenak. Egitaraua: Lunasa, Dervish eta Donal Lunny (Irlanda), Gozategi (Euskal Herria), NG La Banda (Kuba), Miriam Makeba (Hegoafrika)... Eszenatokia: Gaztelua. Prezioa*: 1.000 - 2.000 pezeta. Bonoa: 3.500 - 6.500 pezeta. (* Zirkuituko Txartela edota Carnet Joven-ekin, %20ko deskontua). Informazioa: 976 28 29 79, eta www.festivales.aragon.net.
  • "MEDITERRANIO ALDERAKO ATEA" JAIALDIA. Abuztuaren 5etik 29ra, Mora de Rubielos-en eta Rubielos de Mora-n (Teruel). Aurtengoa 13. edizioa izaki, emanaldien artean asteburu arabiar (bere zoko, azoka eta guzti) bat eta Erdi Aroan girotutako beste bat (azoka, antzerki eta dantzaz hornitua) ezagutzeko parada izango dugu. Egitaraua: Pekingo Opera, Cristina Hoyos-en Balleta, "Fuenteovejuna" (C. Andaluz de teatro/Palestinako Al-Kasaba Antzerki Konpainia), "Las mujeres sabias" (Adolfo Marsillach)... Eszenatokia: Mora de Rubielos-ko Gaztelua eta Rubielos de Mora-ko Anfiteatroa. Prezioa*: 1.000 pezeta. Bonoa: 3.000 - 5.000 pezeta. (* Zirkuituko Txartela edota Gazte Txartelarekin, %20ko deskontua). Informazioa: 976 28 29 79, eta www.festivales.aragon.net.
  • VIII. NAZIOARTEKO JAIALDIA SANTIAGO BIDEAN. Abuztuaren 6tik 21era, Jaca-n (Huesca) eta Sos del Rey Catolico-n (Zaragoza). Espainiako Bide Xacobeoaren atea izaki, Aragoak ezinbestez eskaini behar zion musikaldi bat Santiago Bideari. Egitaraua: Gothic Voices, Pneuma, La Petite Bande, Gustav Leonhardt, The Dufay Collective, Los Titiriteros de Binefa... Eszenatokia: Kongresu Jauregia, Ciudadela, Katedraleko plaza (Jaca), San Juan de la Peña-ko monastegia (Sos del Rey Catolico). Prezioa: 1.000 - 2.000 pezeta. Informazioa: 976 28 29 79, eta www.festivales.aragon.net.

Valentziako Erkidegoa

  • BENICASSIM-GO NAZIOARTEKO JAIALDIA. Abuztuaren 6, 7 eta 8an, Benicassim-en (Castelló). Techno, pop eta grunge estiloetako musikako nazioarteko izarrak bilduko dira jaialdi gaitz horretan. Aurtengo ediziorako eratu dira, osagarri diren hainbat emanaldiren artean, Zine eta Musikaren III Zikloa, Antzerki Independentearen II Erakustaldia eta Moda Independenteko II Pasarela. Egitaraua: Chemical Brothers, Suede, Fantasctic Plastic Machine, Kaplan, Hell, Jimi Tenor, Ultrasound... Eszenatokia: Benicassim, N-340 errepidearen alboan. Prezioa: 3 eguneko bonoa (9 eguneko kanpaketa barne): 14.000 pezeta. (16.000 pezeta takilan); fib'98 pultserarekin: 13.000 pezeta. Informazioa: 906 30 05 10, eta www.festival-benicassim.com.
  • XABIA-KO "MUSICA DE ESTIU" KONTZERTUAK. Uztailaren 16tik Abuztuaren 8ra, Xabia-n (Alacant). Oboe, klabezin, karinete, biola eta antzeko musika... Azaharreko Kostaldeko gauak lasaitzeko. Egitaraua: Thomas Indermühle, Wolfgan Meyer, Nacho Rodes, Hensel Trio... Eszenatokia: San Bartolome eliza. Prezioa: 500 pezeta. Informazioa: 965 79 60 36.
  • L'ALFÀS DEL PI-KO XI. ZINE-JAIALDIA. Uztailaren 2tik 11ra, L'Alfas del Pi-n (Alacant). Hainbat ataletan dago sailkatua: laburmetraiak, luzemetrai espainiarrak, gaurregungo zinea, V.O. filmeak, eta Golfa eta Hondartzako Zinema. Egitaraua: "Iluminata", "Lágrimas negras", "Los Visitantes II", "Cookies Fortune", "El Evangelio de las Maravillas"... Eszenatokia: Roma zinema, Kulturetxea eta Albir-eko hondartza. Prezioa: sarrera doan. Informazioa: 965 88 90 11
  • UDAKO ANTZERKIAREN XI. TOPAKETAK. Uztailaren 5etik 9ra, Alzira-n (Valentzia). Antzerkiko emanaldien osagarri, mintegi, tailer eta ikastaroak eskaintzen dira. Egitaraua: "Instintos ocultos" (Leo Bassi), "Ombra" (La Fura dels Baus), "Me sale de la cabecita" (Alexis Valdés)... Eszenatokia: Gran Teatro, Kulturetxea eta Plaça del Forn. Prezioa: Gran Teatro, 500 - 1.000 pezeta. Gainerakoetan, sarrera doan. Ikastaro eta tailerrak: 8.000 - 12.000 pezeta. Informazioa: 96 240 06 32
  • Beste zenbait jaialdi: Sagunt à Escena (Sagunto-Valentzia), Antzinako Musika Peñiscola-n (Castelló)

Murtzia

  • LA MAR DE MUSICAS. Uztailaren 10etik 31ra, Cartagena-n (Murtzia). Jaialdi honetan elkartzen diren plegu anitzetako artisten ikuskizunez gain, dantzako ikastaro-tailerra, Ousmane Sembène-ri eskainitako zinemako monografikoa eta DAK'ART 98 Arte Garaikidearen erakusketa eskainiko dira. Egitaraua: Youssou N'Dour, Cheb Mami, Carmen Linares, Hevia, Albita, Papa Wemba, Super Cayor... Eszenatokia: Parque Torres-ko auditorioa, Udaletxeko plaza, Gaztelu Arabiarra eta Artileriako Parkea. Prezioa: 1.000 - 1.500 pezeta. Abonua: 3.000 - 7.000 pezeta. Informazioa: 968 12 88 50-51-52 telefonoan eta www.distrito.com/lamardemusicas/Informazioa.htm.
  • Beste zenbait jaialdi: Cante de las Minas (La Unión)

Katalunia

  • GREC 99. Ekainaren 28tik abuztuaren 19ra, Bartzelona. Bi hilabetetan zehar, antzerkia, dantza eta musika Principat-eko Hiriburuaz jabetuko dira, 127 ikuskizun taularatuz.. Egitaraua: "Calígula", "Lazarillo", "Hamlet" (Teatro); Kiko Veneno & Raimundo Amador, Niña Pastori, Paco Ibáñez, Van Morrison, Raimon, Kubako Ballet Nazionala... Eszenatokia: Bartzelona, Castelldefels, Badalona... Prezioa: 2.000 - 4.000 pezeta. Informazioa: 93 301 77 75, eta www.ibernet.com 1024/grec.
  • XIII FESTIVAL CASTELL DE PERALADA. Uztailaren 10etik abuztuaren 24ra, Peralada-n (Girona). Nazioarteko Musika-Jaialdi honek ahots entzutetsu, kontzertu sinfoniko, opera, musika-, antzerki- eta dantza-ikuskizunak biltzen ditu. Egitaraua: Lorin Maazel eta Philarmonia Orchestra, Compañía Nacional de Danza, Hiru Baritonoak, Teresa Berganza, Harlem-go Dance Theatre, Joan Manuel Serrat... Eszenatokia: Gazteluko Lorategietako Auditorioa eta Karmengo Eliza. Prezioa: 500 - 14.000 pezeta. Informazioa: 93 280 58 68, eta www.festivalperalada.com
  • TORROELLA DE MONTGRI-KO NAZIOARTEKO XIX. MUSIKA JAIALDIA. Uztailaren 24tik abuztuaren 29ra, Torroella de Montgrí-n (Girona). Ohikoak diren abesbatza eta orkestren kontzertuekin, errezitalekin, antzinako eta barrokoar ganbara-musikarekin batera, aurtengo egitarauak XX. mendeko pianoari eskainiko zaion Ricardo Viñes zikloa sartu du antolakundeak aurtengo edizioan: Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 50. Urteurrenaren omenez; errezitalak, ganbara-musika... Egitaraua: Bartzelonako Klarineteen Laukotea, Joaquín Achúcarro, Vienako Filarmonikako Ganbara-Orkestra, Miriam Makeba, Valera-Miranda familia... Eszenatokia: Sant Genis eliza, Plaça de la Vila, Cine Petit eta Cinema Montgrí. Prezioa: 600 - 9.000 pezeta. Informazioa: 972 76 10 98, eta www.ddgi.es.
  • Beste zenbait jaialdi: Musika Isaac Albeniz XIV. Musika Jaialdia (Camprodon-Girona), XIX Festival de Musika D'Estiu, Cervera-n (Lleida)...

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto