Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Udako Jaialdiak: Zaletasun guztien araberako musika eta emanaldiak

  Udarekin batera etortzen dira urtero-urtero musika-jaialdiak eta, hauen euskailu, era guztietako estiloetan nabarmentzen diren artista handienak, giroak berotutako eszenategietara biltzen dira. Plaza horietako gehientsuenak aire zabalekoak baldin badira ere, interprete eta egilerik ospetsuenek ez diote uko egiten bertan lanean jarduteari, bilduko duten arrakastazko uzta segurua baitute: Chic Corea, Wynton Marsalis, John McLaughlin, Salif Keita, Ainhoa Arteta, Plácido Domingo, Alicia Larrocha, Amparanoia, Monserrat Caballé, Chemical Brothers, Hevia, Kiko Veneno & Raimundo Amador eta beste hamaikatxo bat artistaren topaleku izango da udamina.

Euskal Herriko Autonomi Erkidegoa

  • GASTEIZKO JAZZALDIA. Uztailaren 10etik 16ra arte, Gasteizen. Getxoko Jazzaldiaren ostean Euskadiko bigarrena dugun honen egitarauan, jazz munduko izar nagusiekin batera, promesa gazteak ere badute beren tokia, "XXI. mendeko Jazza" izeneko atalean azkeneko horiek. Eskaintzaren baitan, "Gauerdiko Jazza ", "Jam Session", gospeleko kontzertuak, haurrentzako entzunaldiak, kalez kaleko desfileak New Orleans-eko "Marching Band"-en laguntzarekin eta hiriko lokaletan emanaldi paraleloak sartzen dira. Egitaraua: Chick Corea, Origin & Gary Burton, Bobby McFerrin, Chucho Valdés Band, Wynton Marsalis & The Lincoln Center Jazz Orchestra, The Sound of New Orleans All Star Brass Band... Eszenatokia: Mendizorrotzako Kiroldegia, Antzoki Zaharra, NH Canciller de Ayala hotela. Prezioa: 500 - 3.000 pezeta. Abonua: 3.000 - 18.000 pezeta. Informazioa: 945 14 19 19, eta www.jazz.vitoria.com.
  • DONOSTIAKO 34. JAZZALDIA.Uztailaren 22tik 27ra, Donostian. Jazzaldi urtetsuenak aurtengo ediziora begira itzal handiko musikariek osaturiko programazioa eratu du eta urrezko amaiera, azkenik, Van Morrison-en ekitaldiarekin emango zaio. Eskaintza zabaltzeko beste eszenatoki bat erantsi zaie aspaldikoei: Kursaaleko Kongresu Jauregia eta Auditorioa. Egitaraua: Herbie Hancock, John McLaughlin, Branford Marsalis, Max Roach, Clark Terry, Courtney Pine, Stve Coleman Big Band, Sedajazz Big Band Soledad Giménez-ekin.... Eszenatokia: Kursaal Zentroa, Udaletxeko Pleno Aretoa, Trinitate Plaza. Prezioa: 750 - 4.000 pezeta. Kursaal Zentro-Urumea Terrazako ekitaldirik gehientsuetarako sarrera doan. Abonua: 12.000 pezeta. (Trinitate Plazako kontzertuetarako). Informazioa: 943 48 11 79, eta www.jazzaldia.com.
  • BILBOKO MUSITA TROPIKALEKO IV, JAIALDIA. Uztailaren 7tik 11ra arte, Bilbon. Kontzertuekin paraleloki bestelako ekitaldiak ere antolatzen dira (erakusketak, hitzaldiak, dantzak, dastaketa gastronomikoak) esku hartzen duten herrialdeetako kultura jendeaurrean erakusteko. Egitaraua: Chab Chamir eta Cheb Mami (Rai musika, Magreb-ekoa), Seydu eta Youssou N'Dour (afrikar musika), Cuarteto Patria, Eliades Ochoa eta Mayelin (Kuba) Perroflauta eta Margareth Mezenes (brasildar musika), Huracán de Fuego eta Toto de Momposina (musika latinoa). Eszenatokia: Doña Casilda Parkeko Pergola. Prezioa: sarrera doan. Informazioa: 94 437 98 67, eta www.bilbaotropikal.com
  • Beste jaialdi batzuk: Armintzako VIII. Reggae Jaialdia, Karrantzako VIII. Musikaldia eta Portugaleteko Nazioarteko XXIII. Folklore Jaialdia, denak ere Bizkaian izan beharrekoak.

Nafarroa

  • MUNDUKO SOINUAK - NAFARROAKO JAIALDIAK. Uztailaren 26tik abuztuaren 21era, Iruñea, Altsasu, Zangotza, Tutera eta Lizarran. Lau aste eginkizunez bete-beteak: kaleko musika, jazz kontzertuak, zinema, literatura, txotxongiloak, antzerkia, erakusketak, hitzaldiak, dantza... Egitaraua: Iruñean, Zinema-Zikloa (Mexikoko zinema: La década prodigiosa), Afrikako musika tradizionalaren zikloa, Literatur Zikloa, Jazza zineman. Altsasun, Trikitixen jaialdia. Zangotzan, musika kalean (brasildar, hinduar, afrikarra...) eta Musika Berriak Zikloa. Tuteran, Munduko Txotxongiloak eta Musika eta Dantza Zikloa. Lizarran, Mediterraneoko musika eta dantzak eta Amaierako Kontzertuak (Albita, Salif Keita eta Margareth Menezes & Band)... Eszenatokia: aipaturiko hirietako zinemak, antzokiak, plazak, parkeak... Prezioa*: 300 - 2.000 pezeta. Abonua*: 2.000 - 5.000 pezeta. Informazioa: 948 42 60 58 eta www.cfnavarra.es/cultura. (* 16 urtez beherakoek prezio murriztuak izango dituzte; horiek ez ezik, baita Gazte Txartela edo Carnet Amigo dutenek eta langabetuek ere).

Kantabria

  • SANTANDERKO NAZIOARTEKO JAIALDIA. Abuztuaren 1etik 31ra arte, Santanderren eta erkidegoko beste hainbat herritan. Honez gero klasiko diren musika sinfoniko, ganbarako, opera eta balleteko zikloekin batera, 48. Edizio honek jasoko du, beste efemeride batzuen artean, Santiago-Bideko erromesaldia, pianoari eskainitako ziklo bat eta Juanjo Mierren oroimenezkoa.
  • Egitaraua: "Turandot" (opera), "Requiem Meza " (Verdi), "Igor Printzea" (kontzertua), Ainhoa Arteta eta Dwayne Croft, Dance Theatre of Halem, Frantziako Orkestra Nazionala, Bayerischer Rundfunk Symphony Orchester (Zuzend.: Lorin Maazel)... Eszenatokia: Jaialdien Jauregia eta Katedraleko Klaustroa (Santander) eta Kantabriako beste 30 "marko historiko". Prezioa: 500 - 14.000 pezeta. Abonuak: 9.350 eta 106.650 pezeta. (%10 - 15eko deskontuak egiteko aukera). Informazioa: 942 21 05 02, eta www.festival-int-santander.org.

Galizia

  • GALIZIAKO MUSIKA JAIALDIA. Uztailaren 5etik 31ra arte, Santiago Compostelako, A Coruña, Lugo, Ourense, Vigo eta Pontevedran. Milurteko azken Xacobeoa ederki ospatu nahi du Galiziak eta, horretarako, nazioarteko musikari handiei dei egin die. Egitaraua: Plácido Domingo, Enrique Morente, Rostropovich, Peter Greenaway... Eszenatokia: hainbat egoitzatan. Prezioa: 1.000 - 10.000 pezeta. Informazioa: 981 56 35 11.
  • Beste zenbait jaialdi: Xociviga-koa (Ourense) (Orense)

Gaztela - Leon

  • SEGOVIAKO UDA-MUSIKA Informazioa: 921 40 14 00, eta www.fundac.juandeborbon.com.
  • GANBARA-MUSIKAKO XXX. ASTEA. Uztailaren 1etik 7ra, Segovian. Egitaraua: Trio di Milano, Cuarteto Lindsay, London Chamber Orchesta, Alicia de Larrocha... Eszenatokia: Bertako Alkazarreko Arma-patioa. Prezioa*: 1.500 - 3.000 pezeta. Abonua: 11.600 pezeta.
  • NAZIOARTEKO XXIV. JAIALDIA. Uztailaren 9tik abuztuaren 1era, San Juan de los Caballeros-en. Egitaraua: "María de la O" (Zartzuela), Sara Baras, Orkestray Coros Nacionales de España, OrkestraSinfónica de Castilla y León, Ainhoa Arteta eta Dwayne Craft-ekin... Eszenatokia: Leandro Silva lorategiak. Prezioa*: 1.500 - 3.500 pezeta. Abonua: 5.360 - 9.200 pezeta.
  • MUSIKA KLASIKOAREN IV. JAIALDI GAZTEA. Abuztuaren 2tik 15era, San Juan de los Caballeros eta La Granja-n. Egitaraua: Carmen Yepes, Carlos III Ganbara Orkestra, Gaztela - Mantxako Gazte-Orkestra, Trío Arizcuren... Eszenatokia: Leandro Silva lorategia eta Zuloaga Museoa (San Juan de los Caballeros), eta Patio de la Herradura (La Granjako Jauregia). Prezioa: 1.000 pezeta. Abonua: 8.800 pezeta. (* 65 urtez gorakoei, 25 urtez beherakoei eta ezinduei, %20ko deskontua)
  • PALENTZIAKO NAZIOARTEKO MUSIKA-JAIALDIA. Ekainaren 19tik abuztuaren 15era, Palentzia eta probintziako hainbat herritan. Era askotako musika-estiloak bide, historian zeharreko ibilbidea: antzinako eta abesbatzentzako musika, organo iberiarra, bakarlariak, ganbara-orkestrak, talde handiak... Egitaraua: Philadelphia-ko Main Line Ganbara-Orkestra, Amadeo Vives Orkestra, Schola Gregoriana Hispana, Errusiako Ganbara-Orkestra, Virtuosos de Caracas ganbara-orkestra, "Aida" (Luvov-eko Opera-Antzerkiko Konpainia)... Eszenatokia: Ortega antzokia eta San Francisco eliza (Palentzia), Aguilar de Campoo, Carrión de los Condes, Herrera de Pisuerga... Prezioa: Ortega antzokian, 500 pezeta. Gainontzekoetan, sarrera doan. Informazioa. 979715100, eta www.palencianet.com. Beste zenbait jaialdi: Burgosko Zinema eta Literatura Jaialdia, eta Nazioarteko Folklore Jaialdia.

Gaztela-Mantxa

  • ALMAGROKO ANTZERKI KLASIKOKO NAZIOARTEKO XXII. JAIALDIA. Uztailaren 8tik abuztuaren 1era, Almagro-n (Ciudad Real). Shakespeare, Molière, Zorrilla edota Lope de Vega-ren obrekin batera, antzerkizaleak Erdi Aroko azokak, biribilketak eta mintegiak dastatu ahal izango ditu. Badago, gainera, haurrentzako antzerki-egitarau berezia antolatua. Egitaraua: "Fuenteovejuna", "Las mujeres sabias", "Aventuras de Don Quijote", "Cantos eta Cuentos del Decamerón", "El enfermo imaginario", "El perro del hortelano"... Eszenatokiak: "Corral de la Comedia", San Juan Ospitalea, Domingotarren Klaustroa, Udal Antzokia, S. Domingo Plaza, Valdeparaíso Jauregia. Prezioa*: 1.700 - 2.300 pezeta. (* asteartean, ikuslearen egunez, %50eko deskontua; astelehen, asteazken eta igandean, taldeentzako deskontuak). Informazioa: 915 21 07 20, eta www.mec.es.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto